'Ama Kuraia' euskarazko ikuskizuna larunbatera arte izango da ikusgai, Bilbon
Maria Goiricelayak zuzendutako eta moldatutako lan hau Arriaga Antzokian izango da urriaren 22tik hilaren 24ra, 19.30ean
Paul Picado
Miércoles, 21 de octubre 2020, 20:19
Maria Goiricelayak zuzendutako eta moldatutako 'Ama Kuraia' euskarazko ikuskizuna ikusgai izango dugu Bilbon, Arriaga Antzokian, ostegun honetatik hilaren 24ra arte. Emanaldia 19.30ean hasiko da eta gutxi gorabehera ordubete eta erdiko saio izango da. Sarrerak erosi nahi izanez gero, hemen egin daiteke, 10 eta 21 euro artean ordainduta, deskontuak alde batera utzita.
Publicidad
'Ama Kuraia', berez, Bertolt Brechten 'Madre coraje y sus hijos' lanean oinarrituta dago, eta Goiricelayak euskarazko zein gaztelaniazko ('Ama Kuraia', 'Madre Coraje') bertsioak prestatu ditu. Euskarazko bertsioaren kasuan, Kepa Errastiren laguntza jaso du.
Antzezleen artean Itziar Lazkano (Gaztelaniaz), Ione Irazabal (euskaraz), Ane Pikaza, Eneko Sagardoy, Mikel Losada, Miren Gaztañaga, Iñaki Urrutia, Gabriel Ocina, Alfonso Díez, Kepa Errasti, Aitor Borobia, Adrián Garcia de los Ojos eta Mikel Martínez daude.
Lan honetan, gerrari eta gerrak sortzen duen negozioari buruz hitz egiten da, eta horren barruan, gerrako arma gisa erabiltzen diren bortxaketei buruz ere aritzen dira. Protagonista nagusiak, Ana Fierling delakoak, bi seme eta alaba bat ditu, eta gizakiaren biziraupenaren krudeltasuna da gai nagusia.
Baina obran ez da istorioa bera bakarrik nabarmentzen den gauza bakarra. Musika ere nabarmentzekoa da, izan ere, Bilboko Koral Elkartearen Euskeria Korua aritzen da, Urko Sangronizen zuzendaritzapean, eta Jon Aguirrezabalaga euskal konposatzaile eta ekoizleak egindako ekarpenak zeresan handia du hor. Bestalde, Carlos Imaz maisuak ere zenbait musika eta ahots moldaketa egin ditu. Azkenik, Eva Guerrero sortzaile eta koreografoa mugimendu eszenikoaz arduratu da. Bilboko ikuskizunaz aparte (gaztelaniaz hori ikusteko aukera izango da urriaren 29tik azaroaren 1era), interesdunek jakin beharko dute 'Ama Kuraia' lana hil amaieran ere izango dela Gazteizko Principal Antzokian.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión