Juanito Oiarzabal, zortzimilen lehendakaria
Orotara 26 zortzimilako igo ditu bere alpinista ibilbide profesionalean, Cho Oyu (8,201 metro) mendia lau alditan igotzera ailegatuz
UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 30 de octubre 2020, 19:16
Duela bi egun eskas Juanito Oiarzabal mendizale euskaldunak zortzimilako gehiago igotzeari utziko duela aitortu zuen Leonen emandako hitzaldi batean. Aitorpen hori «Altuera erronkak» izeneko mintzaldi batean nabarmendu zuen. Egitasmoan ere Edurne Pasaban emakumezko alpinista euskaldunak eta Carlos Soria mendizaleak esku hartu zuten, Nazioarteko Kirolaren IV Foro Leon Hiria Abanca Foroaren barnean ospatu zena.
Publicidad
Bertan Oiarzabalek gaineratu zuenez: «niretzat hau jada amaitu egin da, publikoki nire erretiroa ezagutzera ematen dudan lehendabiziko aldia da hauxe«. Mendizale gasteiztarrak 64 urte bete zituen aurtengo martxoan. Hala, urteen zama astunaren poderioz,eta, egin izan duen kirol lan eskergaren harira, zenbait arazo fisiko pairatzen hasia da.
1985. urtean lehendabiziko zortzimilakoa igo zuenetik 35 urte igaro dira. Egun arte igo izan duen azkena 2011. urtean izan zen. Orotara 26 zortzimilako igo ditu bere alpinista ibilbide profesionalean. 1999. urtean arabarra 14 zortzimilakoak igotzen zituen nazioarteko seigarren alpinista bilakatu zen. Bi urte beranduago, aldiz, munduko hirugarren alpinista bihurtu zen hamalau mendiak oxigenorik gabe igotzen.
2009. urtean 14 zortzimilakoak birritan igotzen zituen munduko lehendabiziko mendizalea izango zela aitortu zuen. Dena den, egitasmoa bertan behera utzi zuen 2012. urtean, babesleak aurkitzeko zituen zailtasun ezberdinengatik. 2015. urtean proiektua berriro ere berreskuratzeko intentzioa aurkeztu zuen. Baina, aipatu bezala, azken egunotan zortzimilakoak igotzeari utziko duela esan du. Hala, lau baino ez zitzaizkion falta Oiarzabali, hala nola, Dhaulagiri, Nanga Parbat, Broad Peak eta Shisha Pangma.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión