Jesus Mari Lazkano artistak Busturian duen estudioan. IGNACIO PEREZ

Jesus Mari Lazkanoren estudioa bisitatuko du aste honetan 'EiTB Kultura' saioak

GURE TELEBISTA ·

Bilboko Arte Ederren Museoa, Iban Sainz grabatu egilea eta Idurre Eskisabel kazetari eta antropologoa izango dira aste honetako beste protagonistak

zurekin

Miércoles, 18 de diciembre 2019, 22:40

Jesus Mari Lazkano artista izango da aste honetako 'EiTB Kultura' saioaren lehen erreportajeko protagonista. Urdaibain duen estudiora joango dira bere margoak nola egiten dituen ikustera. Horrez gain, Bilboko Arte Ederren Museoan izango dira, Parisko Modaren Museoak utzitako Rei Kawakuboren jantzia ezagutzen.

Publicidad

Idurre Eskisabel kazetari eta antropologoaren kultur gomendioek eta Iban Sainz grabatugilearekin izandako hizketaldiak osatuko dute saioa.

'EiTB Kultura' saioa ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.

Garikoitz Mendizabal

Ostegunean, musikari handi bat izango da 'Gure Kasa'ko gonbidatua: Garikoitz Mendizabal txistularia. Xabier Zabalarekin batera, Ibili munduan diskoa plazaratu berri du. Garikoitzen ibilbide profesionala oso luzea da; besteak beste, Bilboko Txistulari Bandako kide eta zuzendaria izan da, baita Gasteizko Txistularien Udal Bandakoa ere. Gainera, hainbat talderekin kolaboratu du, eta Euskal Herriko txistularien elkartean lehendakari lanetan ibili da.

Garikoitz hobeto ezagutzeko asmoz, Marta Elvira Donostian, Getarian eta Zestoan izan da, Xabi Zabala eta Garikoitzen inguruan Potilleatzen. Bestalde, Jon Garate kalera irten da, Ibili munduan diskoko single berriari bideoklip bat sortzeko asmoarekin. Bukatzeko, Doinuen Kaxa atalean, Garikoitz Mendizabalen abesti kuttunenak entzuteko aukera izango dugu.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad