Fotolia

Itzulia 2021eko Emakumezkoen World Tourrari gehituko zaio

Nazioarteko Txirrindularitza Batasunak datorren urteko munduko emakumezkoen World Tour lehiaketaren hitzordu ezberdinak eman ditu ezagutzera aste honetan

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 29 de julio 2020, 17:21

Itzulia 2021eko Emakumezkoen World Tourrera gehituko da. Izan ere, asteartean, Nazioarteko Txirrindularitza Batasunak datorren urteko munduko emakumezkoen World Tour lehiaketaren hitzordu ezberdinak eman zituen ezagutzera. Orotara, 25 lasterketaz osatuta egongo da txapelketa, nazioarteko hiru kontinenteetako hamar herrialdetan barrena.

Publicidad

Australian abiatuko da urtarrilaren amaieran eta Txinan amaituko urrian. Espainiar Estatuan Euskadiko Itzuliaz gain, Burgoseko Itzulia dago nobedadeen artean. Hortaz, emakumezkoen itzulia, Donostia-San Sebastián zaharra zena, UCI WorldTourrera atxikiko da. Lasterketak hiru etapa izango ditu, historikoki egun bateko lasterketa izan arren.

Egitasmoa maiatzaren 14tik 16ra ospatuko da. Burgoseko Emakumezkoen Itzulia, aldiz, aste bat beranduago egingo da, maiatzaren 20tik 23ra bitartean. Era berean, Madrid Challenge by La Vuelta gizonezkoena baino aste bat lehenago ospatuko da, irailaren 3tik 5era, alegia.

UCIk aditzera eman duenez, pasa den urtean World Tourrean estreinatu zenParís-Roubaix lasterketa (Frantzia), 2021 urteko txapelketan egongo da berriro ere, udaberriko klasikoen artean. Gainera, RideLondon Classique (Britainia Handia) zirkuitura bueltatuko da hainbat urteren ondoren.

UCI World Tour (2009–2010: UCI World Ranking) eliteko errepideko txirrindularitza lasterketa guztien multzoak osatzen du, eta 2009ko urtarriletik aurrera Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasuna eta Hiru Itzuli Handien antolatzaileen arteko akordioaren ondorioz urte osoko egutegi batean antolatuarik daude.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad