'Itzulera', Zetak-ek eta Erramun Martikorenak Herri Urratserako konposatutako kanta
Ikus-entzunezko honetan Zetak bandaz eta Martikorenaz gain, Kukai dantza taldeak esku hartu du
UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 21 de marzo 2022, 20:30
'Itzulera' Zetak-ek eta Erramun Martikorenak Herri Urratserako konposatutako kanta berria da. Izan ere, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia maiatzaren 8an ospatuko da Senpereko lakuan. Hala, bi urteko etenaldiaren ondoren, gero eta indar gehiagorekin dator festa hauxe. Ikus-entzukezko honetan Zetak bandaz eta Martikorenaz gain, Kukai dantza taldeak esku hartu du. Planoen sekuentzia, berriz, Pello eta Nerea Reparazek gauzatu dituzte. Abestia jada entzungai dago plataforma digitaletan.
Publicidad
Aurtengo edizioaren nondik-norakoak aurtengo urtarrilaren amaieran eman zituzten ezagutzera. Hala, honen antolakuntzan esku hartzen duten eragile anitzek Senpere euskaltzaleen topagune berriro ere bilakatzea nahi dute. Aurtengo jaialdiko diru-bilketa Seaskaren bosgarren kolegioa eraikitzeko erabiliko da. Ziburuko Piarres Larzabal kolegioa txiki gelditu denez, 2023ko ikasturte hasierarako Senperen kokatuko den bosgarren kolegioa prest izatea aurreikusten du Seaskak.
Gaur egun Ipar Euskal Herrian lau kolegio daude, hala nola, Larzabaleko (Nafarroa Beherea) Manex Erdozaintzi Etxart kolegioa, Kanboko (Lapurdi) Xalbador kolegio historikoa, 2017. urtean martxan jarritako Estitxu Robles Arangiz kolegioa Baionan (Lapurdi) eta Ziburuko (Lapurdi) Piarres Larzabal kolegioa. Hortaz, bosgarren kolegio bat izango du Ipar Euskal Herriak hemendik eta gutxira.
Seasla Ipar Euskal Herriko Ikastolen Elkartea da eta 36 zentrok (lehen mailako 31 ikastolak, lau kolegiok eta lizeoak) osatzen dute. Ikastolak Hezkunde Ministeritzari lotuta daude elkarte kontratupeko eskola pribatuko estatutuaren bitartez.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión