Iparraldeko hautetsiek Frantziako Hezkuntza ministroari hitzordua eskatu diote, euskarazko azterketei buruz hitz egiteko
Izan ere, Frederique Espagnac senatariak, Ipar Euskal Herriko parlamentari guztien izenean gutun bat bidali dio Pap Ndiaye Hezkuntza ministroari, gai honi irtenbide bat ahalik eta azkarrenen emateko helburuarekin
UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 23 de junio 2022, 14:11
Ipar Euskal Herriko hautetsiek Frantziako Hezkuntza ministroari hitzordua eskatu diote, euskarazko azterketen egoeraren inguruan mintzatzeko. Izan ere, Frederique Espagnac senatariak, Ipar Euskal Herriko parlamentari guztien izenean gutun bat bidali dio Pap Ndiaye Hezkuntza ministroari, gai honi irtenbide bat ahalik eta azkarrenen emateko helburuarekin. Seaskak, Ipar Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, momentuz ez du edonolako erantzunik jaso Parisetik.
Publicidad
Pasa den ekainaren 16an Seaskako guraso, irakasle eta ikasleek osatzen duten Azterketak Euskaraz kolektiboko kideek beren lehen gaua igaro zuten Akademia Ikuskaritzak Baionan duen egoitzak (Lapurdi). Okupazio hauxe Brebeta eta Baxoa azterketak euskaraz egitea aldarrikatzeko gauzatu zuten.
Bi froga hauen ospakizuna gero eta hurbilago dagoen egunotan presioa areagotu egin da. Izan ere, momentuz ez Parisetik, ezta Bordeleko errektoretzatik, nahiz Pirinio Atlantikoetako Akademia Ikuskaritzatik inongo erantzunik egon.
Brebeta ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean ospatuko da Ipar Euskal Herrian. Hala, hauxe euskaraz egingo duten ikasleen azterketak zuzentzeko egoitza publiko bat ahalbidetuko dio Seaskari Euskal Hirigune Elkargoak, ikastoletako irakasleek azterketak bertatik zuzentzeko aukera izan dezaten.
Euskara hizkuntzan egindako azterketok ez dute inongo balio akademikorik izango, baina akzio hauen balio sinbolikoa egundokoa da, Azterketak Euskaraz plataformako kideek nabarmentzen dutenaren arabera. Lekuko instituzioaren babesa izanik, ekainaren 15ean Baionako Akademiaren Ikuskaritzaren erakinean hasitako okupazioari amaiera eman zioten euskaltzaleek ekainaren 19an.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión