Lagatako argazkia

Imanol Rayoren 'Hil kanpaiak' ekoizpena azaroaren 20an estreinatuko da azkenean

Lanak urriaren 21etik 30era Hego Koreako Busan zinemaldian parte hartuko du

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 13 de octubre 2020, 21:12

Imanol Rayoren 'Hil kanpaiak' ekoizpena azaroaren 20an estreinatuko da azkenean. Urriaren 21etik 30era Hego Koreako Busan zinemaldian esku hartuko du. Era berean, Donostiako azken Zinemaldian Zuzendari Berrien sailean parte-hartu zuen.

Publicidad

Rayok euskara hutsean grabatzen duen bigarren filma da. Bertan, Eneko Sagardoy, Itziar Ituño eta Yon Gonzalez dira aktore protagonistak. Abra Produkzioak ekoiztetxeak jorratu du lana, Euskal Irrati Telebistaren eta Eusko Jaurlaritzaren nahiz Nafarroako Gobernuaren kolaborazioarekin.

Grabaketa lana Nafarroako eta Gipuzkoako luralde historikoetako hainbat zonaldetan egin da. Obrak Miren Gorrotxategui idazle gipuzkoarrak egindako «33 ezkil» nobela hartzen du aintzat, zinema beltza eta familiarteko drama uztartzen dituena.

Ferminek eta Karmelek Garizmendi baserrian burezur batekin topatuko dira, bere lursailean lanean daudela, eta horiek bere seme den Nestorri jazotakoa kontatuko diote. Nestorrek aurkikuntza bere emaztea den Bertari esaten dio, arkeologoa dena. Dena den, bikotea baserriko sorora bertaratzen denean, Fermin eta burezurra desagertu direla konturatuko dira. Ezohiko kasua aztertzera bi polizia inspektore hurbilduko dira, Ezpeleta eta Kortazar. Hortik aurrera, hainbat gertakari misteriotsu emango dira, hala nola, hilketa zahar eta berriak, anaien arteko mehatxuak, bikoteen arteko gatazkak edota droga kontuak.

'Hil kanpaiak' ekoizpenean flashback ezberdinak ageri dira. Izan ere, istorioak 1970ko hamarkada, 1990koa eta gaur egungoa uztartzen ditu. Puzle moduko baten antzera funtzionatzen du obrak.

Imanol Rayo zinema zuzendari eta gidoilari iruindarra da. Andoaingo Zine eta Bideo eskolan ikasi ondoren, Michel Gaztanbiderekin ikasi zuen gidoiak idazten Urnietan (Gipuzkoa). 2011. urtean bere opera prima gidatu zuen: Bernardo Atxagaren nobelan oinarritutako 'Bi anai', Donostiako Zinemaldian Zinemira garaikurra irabazi zuena.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad