Ibilaldiaren aldeko Ibilkrosa lasterketa, igandean, Europa Parkean
Kirikiño Ikastolak datorren urtean antolatuko duen 48. edizioarekin lotutako ekimena 11.30ean hasiko da txikientzat, eta, ordubete geroago, nagusientzat
Egun eguzkitsu batean ospatu zen Galdakaoko azken Ibilaldiaren ostean, Kirikiño Ikastolak antolatuko du 2026ko Bizkaiko ikastolen jaia, maiatzaren 31n, Bilbon. Datorren urtekoa, 48. edizioa izango da eta egun handia iritsi bitartean, Bilboko Ikastolak iragarri du hainbat ekimen eramango dituela aurera ikasturtean zehar. Hala, datorren iganderako, irailaren 28rako, Sendoa Atletismo klubarekin elkarlanean Ibilkrosa lasterketa herrikoia prestatu du Txurdinagako Europa Parkean.
Publicidad
Kategoriei eta ordutegiei dagokienez, hurrengo taldeak antolatu dira: 11.30ean, prebenjaminak (2019-2018an jaiotakoak), 250 metroko lasterketa egingo dute; 11.40an, benjaminak (2017-2016), 500 metrokoa; 11.50ean, Kimuak (2015-2014), 1.000 metro; 12.00etan, umeak / kadeteak (2013-2012-2011), 1.500 metro; 12.20ean, txikiak (2022-2021-2020), 100 metro; eta 12.30ean lasterketa herrikoia (2010 eta aurrekoak), 1.600 metro.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, dortsalak egunean bertan emango dira Kirikiño Ikastolako Gabriel Aresti eraikinean lasterketa baino lehen, eta arropak gordetzeko zerbitzua ere eskainiko da. «Ibilkrosa euskara, krosa, kirola eta festa uztartzeko aukera paregabea izango da, eta, korrika egiteaz gain, helburuak euskara kalera ateratzea, ikastolen proiektua zabaltzea eta Ibilaldiaren aldeko giroa piztea dira», diote. Hala, Kirikiño Ikastolak herritar guztiak «animatu» ditu ekitaldiaz gozatzera eta Ibilaldiko arroparekin parte hartzera.
Parte hartzeko formulario hau bete behar da, eta kamisetak eta bestelako produktuak egunean bertan erosi ahal izango dira Ikastolan, BIL DENDAn, eta noiznahi, online.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión