Gipuzkoako abeltzainek esne litroaren prezioa hamar zentimo igotzea exijitu dute
Hala, lurralde historiko honetako abeltzainek produktu honen prezioa igotzeko martxa burutu zuten asteazken honetan, abuztuak 25
UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 1 de septiembre 2021, 09:55
Gipuzkoako abeltzainek esne litroaren prezioa hamar zentimo igotzea exijitu dute. Hala, lurralde historiko honetako abeltzainek produktu honen prezioa igotzeko martxa burutu zuten asteazken honetan, abuztuak 25. Manifestazio honetan parte-hartzeko deia EHNE eta ENBA sindikatuek luzatu zuten, hauxe Usurbil eta Hernani bitartean gauzatu zelarik.
Publicidad
Manifestazio honetan abeltzainei supermerkatu kateek esnearen prezioa ahalik eta prezio baxuena jartzea salatu dute, merkatuan hobeto lehiatu eta irabazi etekin handiena lortzeko helburuarekin. Horren harira, abeltzainek hauxe produzitzerako orduan galerak izan ohi dituzte. Hori dela medio, esne litroaren prezioa 0,70 eurora igotzea eskatu dute.
Manifestazio ibiltari honetan guztira Gipuzkoako abeltzainen hainbat traktorek eta autok esku hartu zuten, bi udalerri hauen artean karabana ikaragarriak eraginez. Usurbilgo Urbil merkataritza gunetik Hernaniko Galarretara, hain zuzen ere, Lidl eta Mercadona berriak zabalduko dituzten esparruan.
Nahiz eta sektoreko hainbat lehengairen prezioak gora egin, esnearen prezioak blokeatuta jarraitzen du. Horrek kolokan jarri ditu, lehen sektoreko hainbat langile, kostuak estaltzeko eta galerarik ez izateko zailtasun ugari izaten baitituzte.
EHNEko kide den Garikoitz Nazabalek mahaigaineratu duenez, supermekatu eta enpresa saltzaileak dira negozioaren bideragarritasunaren giltzarria. Bere esanetan, kostuak gero eta handiagoak dira, eta, enpresa handi hauek dira salneurriekin gertatzen ari denaren errudun nagusiak.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión