Lehenengo egunean kontzertua eskainiko duen Lukiek taldeko kideak.

Gaueko ekitaldiak izango dira Azoka itxi eta gero

Oihane Calvo Ugarte

Viernes, 5 de diciembre 2025, 07:50

Durangoko Azokak hainbat berrikuntza dakar 60. urteurrenarekin batera. Aurretik aipatutako bi gune berri izateaz gain (podcastei lotutako Berbagunea eta arte ederrei buruzko Atartea), aurten nobedade bezala, gaueko ekitaldiak izango dira gune ezberdinetan azoka itxi eta gero. Esan bezala, abenduaren 5ean (ostirala), Lukiek eta Ezezez taldeek kontzertua eskainiko dute 23.30ean, Ahotsenea guneko Plateruenan, eta larunbatean, berriz, Mirua eta Naxker taldeak igoko dira oholtzara.

Publicidad

Honekin batera,egun horretan bertan, Behe Bandakoen errezitaldia eta bostOK! konpainiaren antzezlan laburra egongo da iluntzean - Plateruenan lehenengoa, Szenatokian bigarrena-. Eta igandean, 20.00etan, Formol laborategiaren Heriotzak 'Eduardo du izena' ikuskizuna izango da Szenatokian; 20.30ean Paul Urkijoren 'Gaua' filmaren emanaldia izango da Irudienean, zinemagile gasteiztarra bertan dela; eta 21.00etan Bittor Kapanaga kulturgilea omentzeko ekitaldia (Kantu KOntari. Bittor Kapanaga, izena eta izana) egongo da Talaia gunean, parte hartzaile bereziekin: Gontzal Mendibil, Xabier Amuriza eta Joseba Sarrionandia.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad