Gatibu taldeak kontzertu bikoitza emango du maiatzaren 29an Gasteizko Iradier Arenan

Goizeko kontzertua 13.15ean izango da, eta arratsaldekoa 18.15ean, baina arratsaldeko kontzerturako sarrerak dagoeneko agortuta daude

Paul Picado

Martes, 27 de abril 2021, 16:07

Gatibu taldeak kontzertua emango du maiatzaren 29an Kultura Bizia Gunea deitu dioten Gasteizko Iradier Arenan. Bi saio izango dira, goizez eta arratsaldez, baina arratsaldeko kontzerturako sarrerak dagoeneko agortuta daude. Goizeko kontzertua 13.15ean izango da, eta arratsaldekoa 18.15ean. Goizeko kontzerturako sarrerak hemen eros daitezke. Aretoko sarrerak kontzertua hasi baino berrogei minutu lehenago irekiko dituzte; 12.30ean, beraz.

Publicidad

Aurten Araban emango duen kontzertu bakarra izango da. Iaz, abuztuan eman behar zuen kontzertua Iradier Arenan bertan, baina gaur egun eta iaz ere bazegoen osasun-egoera dela eta bertan behar utzi behar izan zuten. Oraingoz, beste kontzertu bat ere hitzartuta du Euskadin, azaroaren 13an hain zuzen ere, Bilboko Bilbao Arenan. Kontzertu horretarako sarrerak ere salgai daude, hemen. Gatibu taldeak 20 urte bete zituen iaz, eta aurten 20. urteurren hori nolabait ospatzen ari da kontzertuen bidez.

Taldea Gernikan sortu zen, 2000. urteko udan. Exkixu taldeko abeslari ohia izandako Alex Sardui Haimar Arejita (gitarra), Gaizka Salazar (bateria) eta Mikel Caballerorekin (baxua) elkartu eta taldea osatu zuten. Exkixu bezala, bizkaieraz abesten duen rock taldea da, eta lehen lana 2002. urtean kaleratu zuten, 'Zoramena' izenekoa. Taldeak arrakasta handia lortu zuen lan horrekin, eta beste abeslari ezagun batzuk kolaboratzaile gisa aritu ziren, besteak beste, Fito eta Robe (Extremoduro taldeko kantaria).

Harrezkero beste sei disko kaleratu ditu taldeak, 2018. urtean azkena, 'Azken Indioak' izenekoa. Tartean zenbait sari ere irabazi ditu taldeak, hala nola, Gaztea Saria, 2003. urtean, 'Musturrek Sartunde' abestiarengatik; Getxoko Bertsolarien Elkartearen lehiaketa, 2006. urtean; Gaztea Saria berriro, 2009an, 'Ban-Bang Txiki-Txiki Bang-bang' abestiarengatik, eta 'Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik' diskoarengatik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad