Urgente Muere un vizcaíno de 38 años y varios familiares resultan heridos en un accidente de tráfico en Huesca
Pau Gasol bere domina musukatzen.

Pau Gasolen apoteosia

Harmailatik ·

Bi baldintza eman behar dira Espainiako saskibaloi jokalari onenak bere karrerari urre olinpikoarekin agur esan ahal izateko

Domingo, 29 de marzo 2020

Jokoan noiz, urrea han. Arraroa bai, baina Tokioko Olinpiadak 2021ko udan jokatzen badira, baliteke Pau Gasolek bere bizitzako aukera izatea apoteosi batean bere karrerari agur esateko. Urrezko domina lepoan jarrita erretiroaren bidean jartzeko, hain zuzen ere.

Publicidad

Bai. Baliteke Espainia faborito izatea Jokoetan garaipena lortzeko. Estatu Batuen aurretik. Zorte pixka beharko dute, baina... Bi baldintza bete beharko dira. Lehena, Tokioko antolatzaileek 2020ko data berdinak aukeratzea 2021. urteko atzerapenerako. Hau da, uztailean edota abuztuan izan beharko dira Jokoak. Bigarrena, Gasol-en jainkotzerako hain garrantzitsua, Sant Boikoak hitzordura sano eta forman heltzea da. Bi gauza horiekin, Sergio Scariolorenmunduko txapeldunak faboritoak dira urrea irabazteko. Are gehiago, Rubio, Hernangómez anaiak, Llull, Claver, Ibaka (edo Mirotic) eta Marc Gasol taldean izanda.

Pau Gasol, baloi bat sartzen saskipean.

Zuri aski zure buruari galdetuko diozu zergatik Jokoak udan izan behar diren. Erantzun erraza. Badirudi Nazioarteko Olinpiar Batzordeak bi hautabide mahai gainean dituela, aurtengo Jokoak atzeratu eta gero. Bai udaberrian data berria jartzea edo oraingo data errespetatu eta uztaila eta abuztua jotzea. Eta, bigarren hori, oso posible da NBAren play off-en aldi berean gertatzea. Amerikako liga oso berandu hasiko da hurrengo denboraldian. Abenduan seguruenik, aurtengoa bukatu behar baitute lehenengo eta ez dakite koronabirusak noiz utziko dien hori egiten.

Eta play off-ekin kointziditzen badu, akabo. LeBron, Durant, Curry eta besteak ez dira Jokoetara joango. Bigarren edota hirugarren mailako taldea eraman beharko du USAk. Ez dira Espainiarentzat arerio. Ezta Serbia edo Frantziarentzat. Egoera horretan, Australiak Estatu Batuen arazo berdina izango luke.

39 urte ditu

Badakigu, Rubio, Gasol eta Hernangómez anaiek NBAn jokatzen dutela. Baina haientzat urre olinpikoa lortzea bizian behin agertzen den aukera da. LeBronek, aldiz, bi urrezko domina eta brontzezko beste bat eskuratu ditu orain arte.

Publicidad

Desira da, hipotesia, ametsa. Zeinek daki. Gasolek 39 urte ditu eta sei hilabete lesionaturik daramatza. Baliteke inoiz jokatzeko moduan berriz ez egotea, egia da. Eta egia da, halaber, Espainako historiako jokalaririk onena izanda, bere erronkarik nagusiena une honetan mito ahaztezinean bihurtza dela. Dena irabazi du. Dena? Ez. Gogo guztiekin nahi duen urrezko domina txiki bat dago Tokion bere zain.

Jokoak maiatzean badira, aldiz, NBAk etena egingo du, izar guztiak forma bikainean joango dira USA Teamarekin, eta, nork daki, agian, agur Gasolen apoteosi zoragarriari.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad