Garaiko udaletxea NAHIKARI CAYADO

Garaik 700 bonu jaulki ditu tokiko ostalaritza eta ostatu-jarduerak sustatzeko

Gehienez ere, pertsona fisiko batek bina bonu erosi ahal izango ditu jarduera-mota bakoitzeko

NAHIKARI CAYADO

GARAI

Jueves, 10 de junio 2021, 20:54

Garaiko jatetxe eta landetxeetako jarduera ekonomikoaren susperraldia sustatzeko asmoz, bertako Udalak 'Garai biziarazi' izeneko ekimena martxan jarri du beste behin. Egitasmoaren funtsa argia da: udal administrazioak bonuak jaulki ditu pertsona fisikoek udalerriko establezimenduetan egindako gastuak hein batean diruz laguntzeko. Guztira, 700 bonu jarri dira salgai. Zehatzago esanda, horietako 500 jatetxeetan gastatzeko bonuak izango dira, eta gainontzeko 200ak aldiz, landetxeetan kontsumitzekoak. Horiek eskuratzeko udaletxera edo jarduera horretara biltzeko atxikimendua adierazi duten landetxeetan eskuratu ahal izango dira.

Publicidad

Kanpainaren ezaugarriak ondorengo hauek dira. Jatetxe-bonuak, alde batetik, 25 euroko prezioa dauka eta udalerriko establezimenduetan 40 euroko balioa daukan zerbitzua baliatzeko erabili ahalko da. Landetxe-bonuak ordea, 40 euroko prezioa dauka eta 60 euroko zerbitzuetan baliatu ahalko da.

Udaletxeko iturriek adierazi dutenez, gehienez ere, bina bonu erosi ahal izango ditu pertsona fisiko batek bonu mota bakoitzeko. Horiek urriaren azkeneko egunera arte, 31ra arte alegia, egongo dira salgai eta 2021eko abenduaren bukaera arte erabili ahal izango dira. Hori bai, iturri berberek adierazten dutenez, agortzen baldin badira ez dira gehiago jarriko salmentan.

Udalak, guztira, 11.500 euro bideratu ditu 'Garai biziarazi' ekimen horretarako. Esan bezala, zenbateko horretako 500 bonu ostalaritzan baliatzeko izango dira, 7.500 euroko diru-laguntza izango dituelarik. Ostatu-zerbitzuetako 200 bonuei bestalde, 4.000 euroko diru-laguntza bideratu die udalak. Ekimen horren bidez Garaiko udalak, gutxienez, 32.000 euro mobilizatu nahi ditu Garaiko ostalaritza sektorea eta bi landetxeak bultzatzeko

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad