Euskaltzaindia

'Euskara Batuaren Eskuliburua' lanaren paperezkoaren bosgarren edizioa kalean da

Euskaltzaindiak kaleratu du eta Elkar liburu-dendetan zein Akademiaren webgunean eskura daiteke

Zurekin

Miércoles, 13 de septiembre 2023

Euskaltzaindiak 'Euskara Batuaren Eskuliburua' lanaren paperezkoaren bosgarren edizioa kaleratu du irail honetan, eta Elkar liburu-dendetan zein Akademiaren webgunean eskura daiteke. Edizioz edizio egindako aldaketak ere ikusgaia daude PDF batean, Euskaltzaindiaren webgunean.

Publicidad

Euskararen Akademiak jakinarazi duenez, paperezko bertsioaren lehenbiziko argitaraldia 2018. urteko urrian izan zen, eta irail honetaz geroztik, urteotan «harrera ezin hobea» jaso duen lanaren bosgarren argitaraldia da kalean dagoena.

Aurreko argitaraldiarekin konparatuta, ukitu txiki batzuk egin zaizkio: atzemandako errata txiki batzuk zuzendu dira, Euskaltzaindiaren erabaki berriek eragindako aldaketak eguneratu dira eta Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen 'Euskararen Gramatika' lanarekin koherentzia gorde beharrak eragindako doitzeak egin dira. Paperezko bosgarren edizioko aldaketa horiek bertsio digitalean ere jasorik daude dagoeneko.

Bestalde, 'Euskara «Batuaren Eskuliburua' lanaren lehen eta bosgarren arteko paperezko bertsioetan egin diren aldaketa guztiak PDF batean jaso dira eta Euskaltzaindiaren webgunean daude eskuragarri. Edizio aldaketa horiek berrikusi eta aprobetxatzeko, irakurleak paperezko edizioaren data ezagutu behar du lehenik eta behin, eta ordutik aurrera egindako aldaketak kontuan hartu.

Euskaltzaindia euskaraz arduratzen den erakunde ofiziala da, 1919tik hona. Mintzaira horri buruzko ikerlanak egiten ditu, berori babestea du xedetzat, eta Euskaltzaindiak ematen ditu hizkuntzaren normalkuntzarako arauak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad