Euskaltzaindiak Asun Garikano hizkuntzalaria euskaltzain oso izendatu du
Tolosarrak Patxi Goenagaren hutsartea beteko du Euskararen Akademian
Zurekin
Viernes, 29 de septiembre 2023, 13:03
Euskaltzaindiak euskaltzain berria izendatu du, Patxi Goenaga emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea betetzeko. Horrela, Asun Garikanok erdietsi du Euskaltzaindiaren Arautegiak eskatzen duen gehiengo osoa.
Publicidad
Uztailean amaitu zen hutsunea betetzeko hautagaiak aurkezteko epea. Hautagai bakarra aurkeztu zuten euskaltzainek uztailaren 21ean Akademiaren egoitzan egin zen Osoko bilkuran, eta ostiral honetan egin den bilkuran Garikano izendatu dute. Orain, zortzi hilabeteko tartea izango du euskaltzainak sarrera-hitzaldia prestatzeko, eta epe berdina izango du erantzunezko idazkia egin behar duen euskaltzainak berea prestatzeko. Gero, harrera-ekitaldia egingo zaio.
Noticia relacionada
Mixel Oronoz ohorezko euskaltzaina hil da
Garikano tolosarra da eta Euskal Filologian lizentziatua. Ameriketako euskaldunei buruzko bi liburuen egilea: 'Far Westeko Euskal Herria' eta 'Kaliforniakoak'. Itzultzaile gisa, ingelesetik euskarara itzuli ditu Robert Louis Stevensonen, William Faulknerren, John Steinbecken, Patricia Highsmithen eta beste zenbait egileren lanak. Gaur egun, Euskaltzaindiak aurten bertan abian jarritako Testu-bankua proiektua gidatzen du. Hezkuntza-komunitateari zuzendutako egitasmo horrek curriculumaren euskal dimentsioarekin lotutako testu hautatuak eskainiko ditu, gaurkoak eta atzokoak, lau ataletan banatuta: Historia, Hizkuntza, Literatura eta Gaurko Gizartea.
Gaur egun, 24 euskaltzain osoz, 10 euskaltzain emerituz, 143 euskaltzain urgazlez eta 65 ohorezko euskaltzainez osatua dago Euskaltzaindia. 99 lagun euskaltzain oso dira 1918tik gaurdaino Akademiak izendatu dituenak.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión