Urgente Muere un vizcaíno de 38 años y varios familiares resultan heridos en un accidente de tráfico en Huesca
Ekimen berriaren aurkezpena. EITB

Euskalteka euskarazko edukien plataforma berria sustatu dute Euskaltelek eta EITBk

Abiapuntu gisa, EITBren saio arrakastatsuenen 300 orduko programazio eskaintza bildu du, hainbat generotakoa eta publiko ororentzat

Zurekin

Viernes, 28 de mayo 2021

Euskaltelek eta EITBk Euskalteka aurkeztu dute, euskarazko ikus-entzunezkoen plataforma berri eta aitzindaria. Euskaraz sortutako edukiei eskuragarritasun eta irismen handiagoa ematea da Euskaltelen integratutako zerbitzu berriaren helburu nagusia. Abiapuntu gisa, EITBren saio arrakastatsuenen 300 orduko programazio eskaintza bildu du, hainbat generotakoa eta publiko ororentzat.

Publicidad

Zerbitzu berriaren aurkezpena ostegun honetan egin zuten, EITBren Bilboko egoitzan, Sara Gandara kazetariak gidatuta. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Xabier Iturbe Euskalteleko presidenteak, Isabel Octavio EITBko Estrategia eta Komunikazio zuzendariak, Mikel Agirre EITBko Esplotazio eta Ingeniaritzako eta Net-eko zuzendariak, eta Koldo Unanue Euskalteleko Marketin zuzendariak parte hartu dute.

Euskadiko ikus-entzunezko ekoizpenaren eta kulturaren erakusleiho berritzaile hau sortzeko bi entitateek egindako elkarlanaren garrantzia azpimarratu dute guztiek.

Euskaltel telebistaren Replayteka zerbitzuaren barruan dago Euskalteka. Nahieran kontsumitzeko edukien katalogo batek osatuko du zerbitzua, eta Euskaltel telebistako harpidedunek doan eskura dezakete.

EITBrekin egindako akordioari esker, Euskaltekako gordailuan ikusgai izango dira ETB1, ETB3 eta eitb.eus-eko saio nagusiak. EITBk lehen eskaintza bat prestatu du, 300 ordukoa eta saio arrakastatsuenekin, hainbat generotakoak eta publiko ororentzat.

Horrela, besteak beste, 'Go!azen' telesaila, 'Herri Txiki, Infernu Handi' eta 'Barre Librea' programak eta 'Baserria' realitya topatu daitezke bertan. Gainera, 'Hondar Ahoak', 'Ihesaldia', 'Altsasu' eta 'Alardea' fikzioak ere bertan aurkitu ahal izango ditu ikusleak.

Publicidad

Halaber, lehen fasean, haurrentzako '3 Ene Kantak' programaren hainbat atal eta musika saioak daude, hala nola 'Bidegurutzean' programa, 'Gaztea B Aldea' egitasmoaren emanaldiak, 'Gaztea 30, 30, 30' eta 'Gure Doinuak'. Proposamen horietan guztietan egungo euskal musikak protagonismo handia du.

Sukaldaritza ere aurkitu ahalko da, Joseba Arguiñanoren 'Sukaldaria' eta 'Joseba Arguiñano Sukalerrian' tarteetan. Dokumentalen atalean, bestalde, 'Baskoniako Historia Bat' dokumental saila eta 'Paperezko hegoak', 'Eten barik joten', 'Ni naiz Lete' eta 'Txillardegi' lanak egongo dira.

Publicidad

Euskaltekako edukietara heltzeko, erabiltzaileak Euskaltel telebistako Replayteka atalera jotzea baino ez du, eta bertako portadan ageri diren programa ezberdinen artean aukeratu.

Bezeroaren ordutegiei egokituta, ikus-entzunezko eduki gehiago eskaintzen dituen zerbitzua da Replayteka, eta telesailak, pelikulak, dokumentalak edo kontzertuak hasieratik eta nahi duen unean ikusteko aukera ematen dio ikusleari. Gainera, bideo bat bailitzan ikus daitezke, emanaldia geldituz eta aurrera edo atzera eramanaz.

Eskaintza aberastu eta osatu

Euskaltelen eta EITBren arteko aliantzatik sortutako euskarazko ikus-entzunezko edukien erakusleiho berriaren asmoa da euskarazko produkzioak dituzten beste ekoiztetxe eta kanal batzuetara zabaltzea, eskaintza aberasteko eta osatzeko.

Publicidad

Hala, Euskalteka «euskarazko ikus-entzunezko kulturaren bilgune» bihurtu nahi da, eta plataforma zabalik dago euskarazko eduki gehiago bertan sartzeko, etorkizunean Euskadiko ikus-entzunezko sektorean erreferentziazko bideoteka bihurtu dadin.

Bere hitzaldian, Bingen Zupiriak ekimena goraipatu du. «Euskarak urrats erraldoiak egin ditu 1982an Euskaren Legea onartua izan zenetik, eta EITBko lehen hedabideak martxan jartzen hasi zirenetik gaur arte. Ibilbide oparo horretan mundu analogikotik digitalerako iraultza ere erabatekoa izan da eta erabakigarria, besteak beste, ikus-entzunezko kulturgintzaren zabalkunderako», adierazi du.

Publicidad

Halaber, entzule, ikusle eta erabiltzaileen kontsumo ohiturak «errotik» aldatu dira eta aldatzen ari direla gogorarazi du, «pandemia garai honetan bertan ere ikusi ahal izan dugunez».

«Horregatik, ongietorria ematen diogu eta txalotzen dugu EITBren eta Euskaltelen arteko lankidetza estrategiko hau, euskara ezagutzera eman eta erabilera sustatzen, Jaurlaritzaren helburuarekin bete-betean lerrokatzen delako», esan du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad