Esnearen produkzio-kostuak azken hilabeteotan litroko 0,05 euro igo direla nabarmendu dute. Fotolia

Euskal Herriko esne sektoreak elkarretaratzeak gauzatu ditu esnearen sektorearen larritasuna salatzeko

Manifestazio hauetan EHNE, EHNE Bizkaia, UAGN, UAGA eta ENBA sindikatuek esku hartu dute

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 31 de diciembre 2021, 20:30

Euskal Herriko esne sektoreak elkarretaratzeak gauzatu ditu azken egunotan esnearen sektorearen larritasuna salatzeko asmoz. Elkarretaratze hauetan EHNE, EHNE Bizkaia, UAGN, UAGA eta ENBA sindikatuek esku hartu dute. Asteartean Iruñean gauzatu zuten manifestazioa Mercadona supermerkatu baten aurrean. Asteazkenean Gasteizen hitzartu ziren, Gobernu Delegaritzaren aurrean. Ostegunean, aldiz, beste agerraldi bat ospatu dute Oiartzunen (Gipuzkoa).

Publicidad

Agerraldi hauexek lehen sektoreko profesionalek eta bereziki, abeltzaintza azpisektoreko langileek bizi duten egoera latza mahaigaineratzeko baliatu dute. Honen bidez Eusko Jaurlaritzari nahiz Nafarroako Gobernuari Espainiako Gobernuak berriki aldatu duen Elikagai Katearen Legea lehenbailehen ezarri dezatela eskatzen diete.

Euren ustetan, ekoizpen-kostuen hazkunde geldiezinak, heren bat inguru, sektore ekoizlearen gainbehera eragin dezake. Sindikatuek adierazi dutenez, agintariek neurririk hartzen ez badute, epe laburrean ustiategi txikiak desagertu egin litezke.

Horrez gain, esnearen produkzio-kostuak azken hilabeteotan litroko 0,05 euro igo direla nabarmendu dute. Abeltzainak, ordea, litroko 0,32 eta 0,37 euro artean kobratzen ari dira. Horren harira, abeltzainek jasotzen dituzten laguntzez gain, sektoreak egiturazko arauak izan behar dituela adierazten dute, euskal lurraldean abeltzaintza-ustiategien ehunari eusteko helburuarekin. Sindikatuen ustez, elikadura-kateak balio handiagoa sortu behar du euskal elikagaientzat, baita elikagaiok behar den bezala banatzea ahalbidetzen duten kateen beharra aitortu ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad