Euskadi Irratiak arratsaldeak berrituko ditu urtarriletik aurrera
GURE IRRATIA ·
Urtarrilaren 7tik aurrera, Olaia Urtiagak gidatuko ditu Euskadi Irratiko arratsaldeakZUREKIN
Domingo, 15 de diciembre 2019, 23:42
Urtarrilaren 7tik aurrera, hiru orduko magazin berria egingo dute Olaia Urtiagak eta bere lantaldeak, astelehenetik ostiralera, 16:00-19:00ak bitartean Euskadi Irratian. Halaber, 'Mezularia'k 19:00tan eguneko albisteen bilduma egingo du.
Publicidad
Orain arte, 'Hiri Gorrian' saioak eta 'Mezularia' albistegi magazinak osatu dute 16:00-19:00ak bitartekoa Euskadi Irratian. Urtarrilaren 7tik aurrera, saio berri batek hartuko du lekukoa, aurrekoen ekarpenak aintzat hartu eta bide berriak urratzeko.
Olaia Urtiaga kazetari gaztea da, baina badu eskarmentua, telebistan eta irratian, albistegietan zein magazinetan.
Olaia Urtiagaz gain, arratsaldeko lantaldean izango dira Maider Segurola, Tere Beloki, Juanjo Sanmiguel, Xiker Esnal eta Unai Iradi kazetariak eta Xabier Iraola eta Xanti Gurrutxaga soinu teknikariak.
Arratsaldetako saio berria, Euskadi Irratian, urtarrilaren 7tik aurrera.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión