Entitateak Euskaraldian parte hartzera animatu dituzte
Mota guztietako entitateek dute jada ariketa sozialean izena emateko aukera: lantoki, elkarte, denda eta bestelako komertzioek, besteak beste. Nobedade gisa, aurten, eremu horietako ordezkariek izango dute nolako ariketa egin nahi duten hautatzeko aukera
Euskaraldiak, maiatzaren 15etik 25era bitartean egingo denak, urratsak ematen jarraitzen du eta bere arduradunek ostegun honetan Donostiako San Telmo museoan egindako prentsaurrekoan argitu dute nola zabaldu eta landu daitekeen erakundeetan hizkuntza-ohiturak euskarara ekarri nahi dituen ariketa soziala. Goiatz Urkijo koordinatzailearen esanetan «jakitun gara oso garrantzitsua dela Euskaraldiak entitateetan duen eraginaz. Eta ez entitateetan bakarrik, bertako kide askorentzat ere entitatea da euskaraz hitz egiteko duten eremu bakarra».
Publicidad
Bere hitzetan, entitateak aipatzen direnean askotariko eremuak barnebiltzen ditu, izan ere, lantokiak badira entitate, baina baita kirol edo kultur elkarteak, eta denda edo tabernak ere. Nobedade gisa, aurten, eremu horietako ordezkariek izango dute nolako ariketa egin nahi duten hautatzeko aukera. Izan ere, edizio honetan, oinarrizko egitekoak aurrera eramateaz gain, euskararen erabileran bestelako urratsak emateko aukera ere izango dute entitateek. Zehazki, honakoak izango dira entitate batek Euskaraldian parte hartzeko aurrera eraman beharreko oinarrizko egitekoak: kideak Euskaraldiaren inguruan informatu, prestatu eta ariketa ikusgarri egin.. «Oinarrizko egiteko horiek izango dituzte izena ematen duten entitate guztiek» gaineratu du Urkijok.
Hortaz aparte, lanketa sakonagoa egiteko aukera ere emango zaie izena ematen duten entitate guztiei. Hau da, bestelako urratsak ematea hautatzen dutenei «euskararen erabilera sustatzeko aurrerapausoak ematea proposatuko diegu, hala nola, ariguneak sortzea, bilerak euskaraz egiteko neurriak hartzea, mintzatratuak adostea…» esan du.
Bada, Euskaraldian entitate moduan izena emateko epea irekita dago, nahi duena batu dadin ariketara. Zure entitatea parte hartzea nahi baduzu, Euskaraldiko webgunean sar zaitez.
Eta belarriprest eta ahobizi izateko irrikan bazaude, izena emateko txanda martxoaren 15etik aurrera izango izango duzu aukera aipatutako webgunean sartuta. Eta Euskaraldia ariketa masiboa, berriz, maiatzaren 15etik 25era egingo dute Euskal Herri osoko milaka lagunek.
-
Entitateek egiteko hauek izango dituzte: Informatu Belarriprest eta ahobizi rolen inguruko informazioa entitateko kideen artean zabaldu, eta izena ematera animatu, horretarako erraztasunak jarrita.
-
Prestatu Entitateek kideei euskararen erabilera sustatzeko prestakuntza eskaintzea aztertuko dute, horretarako baliabideak izango dituzte webgunean.
-
Euskaraldia ikusgarri egin Izena ematen duen entitateak ariketa badatorrela ikusgarri egingo du: espazioak apainduz, ekintzak antolatuz, barne zein kanpo komunikazioan hartutako neurriak edo egingo diren ekintzak jakinaraziz…
-
Bestelako urratsak emateko aukera Ariguneak sortu: euskaraz lasai aritzeko guneak.
-
Komunikazioak euskaraz egin: bilerak, mezuak eta bestelako komunikazioak euskaraz zabaldu.
-
Mintzodromoak antolatzea; entitate barruan lasai euskaraz hitz egin ahal izateko.
-
Mintzatratuak adostea entitateko kideen artean.
-
Hiztegi kutxa; entitatearen arloko euskarazko hiztegia ezagutu eta erabiltzeko
-
...
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión