Eneko Sagardoy. Blanca Saenz de Castillo

Eneko Sagardoi aktoreak euskararen kontrako eraso bat jasan duela salatu du sare sozialetan

Izan ere, igandean Gasteizen Beethovenen jaiotzaren 250. urteurrena aintzatesteko kontzertuan jazotako gertaera euskarofoboa gaitzetsi du antzezle durangarrak Twiterren

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 5 de enero 2021, 09:58

Eneko Sagardoi aktoreak euskararen kontrako eraso bat jasan duela salatu du sare sozialetan. Izan ere, Beethovenen emanaldi ezberdinak aurkezten ibili da aktorea azken egunotan EGO fundazioarekin elkarlanean. Hala, igandean Gasteizen gertatutako gertaera euskarofoboa gaitzetsi du antzezle durangarrak.

Publicidad

Izan ere, «eta gazteleraz noiz?» oihukatu zuen ikus-entzule batek Gasteizko Principal Antzokian, Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioak antolatutako kontzertuan. Narratzaile lana burutzen ibili zen Eneko Sagardoi aktorea, eta jazotakoa salatu du Twiterreko bere kontuan, «momentu desatsegina» izan zela nabarmenduz.

Ludwig van Beethoven konpositore esanguratsuaren 'Ah perfido!' eta 'Egmont' obrak aurkezten ibili izan da asteburu honetan. Hori dela medio, narratzaile lana egin zuen bigarren piezan, eta hor etorri zen euskararen aurkako erasoa. Dena den, oihuen ondoren kontzertuak normalki egin zuen aurrera.

Ludwig van Beethoven konpositore ospetsuaren jaiotzaren 250. urteurrenaren harira ospatzen ari dira musika emanaldiak. Musika zikloa Donostian abiatu zen larunbatean, igandean Gasteizen jarraitu zion birak, eta astelehenean Bilboko Euskalduna Jauregian arratsaldeko zazpietatik aurrera egin zen kontzertua, eta, astearte honetan, Getxoko Muxikebarrinko hitzorduak emango diote amaiera musika zikloari.

Euskadiko Gazte Orkestraren zuzendaria den Ruben Gimenok 46 musikari gazte zuzentzen ditu emanaldietan. Bere esanetan: «ezinbestekoa da gazteekin Beethovenen musika jotzea, musikaren historiako erreferenteetako bat baita».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad