EITB Pilotari Onena saria jaso du Jose Javier Zabaleta txapeldunak
Omenaldia Binakako Txapelketaren finalaren ostean jaso zuen
zurekin
Lunes, 10 de mayo 2021, 19:18
Elezkano eta Zabaletaren garaipena egundokoa izan zen. Benetan txalotzekoa. Baina Binakako Txapelketaren txapelak ez ziren igandean Bizkaia frontoian eman ziren sari bakarrak. Euskal Telebistak EITB Pilotari Onena saria banatu zuen. Kasu honetan omenaldi hori Jose Javier Zabaletarentzat izan zen.
Publicidad
22 tantora heldu ostean, Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak txapelketan zehar gailendu den pilotariari eman zion EITB Pilotari Onena saria. Aurten Zabaletak merezi izan zuen Danel Elezkanorekin batera norgehiagoka ederra jokatu ostean. Bizkaia pilotalekua ikuslerik gabe bazegoen ere, zaleek interes handiarekin jarraitu zuten finala. Izan ere, azken bost urteetako ikusiena izan zen. Finala Euskal Telebistan jarraitu ahal izan zen eta emanaldia bere ordu tartean lider izan zen, % 16,8ko audientzia-zatiarekin.
Lehiaketan zehar, asteroko jarduna kontuan hartuz, pilotari onenaren sailkapena argitaratu du EITBK. Binakako Txapelketaren jardunaldi bakoitzaren ostean, EITBko pilota adituek 1etik 5era bitarteko puntuazioa eman dio pilotari bakoitzari, EITB Pilotari Onenaren sailkapena eratuz. Abel Barriolak, Mikel Idoatek, Julian Iparragirrek eta Mikel Bilbaok osatu dute epaimahaia. Halaber, eitb.eus-en erabiltzaileek ere botoa eman eta kamiseta baten zozketan parte hartzeko aukera izan dute.
Esan bezala, Pilotari Onenaren sailkapenaren buru Jose Javier Zabaleta izan da, 76 punturekin. Bigarren postuan Jon Ander Albisu geratu da, 69 punturekin, eta hirugarrena, Jokin Altuna izan da, 62 punturekin. EITBk finala ETB1, Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta eitb.eus-en kanaletan ematearekin bat binakako txapelketa osoari ere jarraipen zabala egin dio eta datorren astetik aurrera Eskuz Banakako Txapelketa eskainiko du.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión