EITB

'El Conquis' saioa bideojokoa ere bada orain

Asteazken honetan estreinatu da eta askoz jota 12 jokalarik disfrutatu dezakete aldi berean

Martes, 15 de abril 2025, 20:28

'El Conquistador del Fin del Mundo' saioan parte hartzea inoiz baino errazagoa da hemendik aurrera. Ez duzu egongelatik irten beharrik ere. Sofan eserita ikurriñaren bila atera zaitezke. 'El Conquis' realitya eta Fornite bat egin dute abenturan oinarritutako bideojoko bat sortzeko. Asteazken honetatik aurrera eskuragarri egongo da jokoa, Julian Iantzik aurkezten duen 'El Conquis' eztabaida egunarekin bat eginez.

Publicidad

Uharte batean bost errondatan banatutako lehia oinarri duen jokoa izango da. «Entretenimenduzko edukietan liderrak ditugu Fortnite eta 'El Conquistador' eta bakoitzaren onena bildu dute joko erakargarriena sortzeko. Izan ere, uharte horretan erronka berezi bat irudikatzen du jokoak», adierazi du EITBk. Jokalariek programaren proba ikonikoak topatuko dituzte: labirintoa, aizkolariak, parkourreko pista, karta-gaztelua eta tirolina, esate baterako.

EITB

Eta nola jokatuko da? Ba Fortniteren custom uhartean jokalariak taldeka edo banaka lehiatuko dira, bost proba desafiatzaileren bidez, eta Fortniteren jokatzeko ezaugarrietara egokituta. Gehienez 12 jokalari izango dira aldi berean, bakoitza 6 jokalariko bi taldetan banatuta. Partida hastean, jokalari guztiak lobby nagusi batera garraiatuko dituzte, eta han denbora bat izango dute prestatzeko eta esploratzeko. Tarte horretan, Patxi Alonso saioaren aurkezle ezagunarekin elkar-eragiketan aritzeko aukera izango dute, uharteari buruzko sekretu gehigarriak emango dituen elkarrizketa-sistema baten bidez.

Uhartea 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioko giroa zintzo islatzeko diseinatuta dago. Erronda eta eremu bakoitza programaren agertokiak gogora ekartzen dituzten props eta layoutekin apainduta egongo da. Elementu naturalak (enborrak…) edo jartzen diren oztopoak, tirolinak eta egitura bereizgarrienak irudikatu dituzte. Jokoaren gakoa, Fornite arruntarekin gertatzen den bezala, estrategia, trebetasuna eta azkartasuna dira, erronkak gainditu eta talde irabazle gisa gailentzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad