Urgente Muere un vizcaíno de 38 años y varios familiares resultan heridos en un accidente de tráfico en Huesca

Carter-en agurra

Harmailatik ·

Koronabirus madarikatuak munduko birrintzaile onenetariko baten karrera behar baino lehen bukatu arazi du

Nork ez du gogoratzen Vince Carter, Fred Weissen gainetik hegan egiten, kanasta bidean. Behar bada historiako birrinketarik ikusiena da. Weiss lagunak ez zuen ondo eraman, nahiz eta berak inolako kulparik ez izan. Behar ez zuen lekuan, behar ez zuen momentuan zegoen. Carter-ek gero esan zuenez, frantziarra ikusi ere ez zuen egin . Berak kanasta besterik ez zuen buruan eta hain urrutitik salto eginda, motz geratuko ez zen beldurra ere bai.

Publicidad

21 urte NBA-an eman eta gero, Carter mitoak koarentenaren atetik joan da saskibaloitik. NBA-k bat-batean liga bertan behera uztea erabaki zuen momentuan. Beste frantziar bat sartzen da ipuinean, Rudy Gobert, alegia. Defendatzaile petoak Covid-19 arriskutsua arrapatu du. Bai eta bere taldekide Donovan Mitchell kutsatu dena ere. Eta bi gaixo hauekin, ezin jokatu. Agur denboraldiari, agur. Baliteke play offak bai jokatzea, baina Atlanta Hawks, Carter-en taldea, ez da han egongo.

Horrela gauzak, bere entrenatzaileak jakin zuenean liga eteten zela, une horretan, Carter jokatzera atera zuen, publikoak omenaldia egin zezan. Eskerrak New York Knicks-en aurkako partida luzapenean zegoela. Bestela, berria beranduegi helduko zen State Farm Arenara.

Gobert-en positiboa

Gobert-en positiboa jakin bezain pronto erabaki zen etenaldia. Eta Atlantakoek bi ordu zeramaten jokatzen momentu horretan. Agintea mugikorren bidez hedatu zen, eta, horregatik, Lloyd Pierce-k Carter-i deitzeko denbora izan zuen. Ez gehiegi, ez pentsa. 20 segundo geratzen ziren. 20 besterik ez.

Ligako jokalari helduenak ez zuen aurpegi txarra jarri. Eskerrak eman harmailako jarraitzaileei, nahiz eta horrela bukatu behar, baloia hartu, denak geldi geratu ziren nahi zuena egin zezan eta hiruko jaurtiketa ederrarekin amaitu zen historia. Agur eta ohore, Carter. Ondo segi.

Publicidad

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad