Campos Antzokiko Kupula Bilbao ziklora joan nahi? Sarrerak salgai daude jada
Dagoeneko hiriko beste areto batzuetan ibilbidea egin duten lanak aurkeztuko dira bertan, hala nola 'Camiselle', 'Bailando el silencio' edo Bakarrik… Javi Liñerarekin: 'Barro Rojo' jardunaldia
Zurekin
Sábado, 25 de enero 2020, 23:23
Campos Elíseos Antzokiak Kupula Bilbao zikloari hasiera emango dio 2020an, aurreko edizioaren arrakasta gogoan. Bilboko Udalaren laguntzarekin antolatutako zikloaren sarrerak atzo ostiralean jarri zituzten salgai.
Publicidad
Antzokiaren arduradunek azaldu dutenaren arabera, «Kupula zikloa Cúpula Aretorako programazio espezifikoa da, Hiribilduaren antzerki-tradizioa eta bertoko sorkuntza garaikidea batzeko helburua duena», bilbotar egile, zuzendari eta antzezleen lana sustatzeaz batera. Gainera, erakustaldi honen bitartez, batez ere, ibilbide handiagoa eskaini nahi zaie hiriko konpainiei, eta «antzerkia hurbiletik» bizitzeko aukera eman ikusleei.
Eta noiz hasiko da? Bilbotar konpainien Kupula Bilbao 2020 zikloari otsailaren 21ean emango zaio hasiera, Camiselle lana eskainiz. La Pacheca Collective-ren ekoizpen bat da, Bea Insak zuzendua, Ángel Mirouk idatzia eta Loli Astorekak, Juanjo Oterok eta Bea Insak antzeztua. Otsailaren 21 eta 22an egongo da ikusgai.
Moja gaizkilea, magia....
Errepideko putetxe batean, moja bat edaten eta karaokean boleroak kantatzen dabil. Kamioi-gidari batek ezagutu egiten du, lapurtutako haurrei buruzko telebista-saio batean ikusi baitu, eta negozio bat egiteko proposatzen dio. Bitartean, erizain sexy bat haien trikimailuei begira dago.
Hiru pertsonaia horiek agertuko zaizkigu antzezlanaren eszenetan. Mojak eta kamioi-gidariak gaizkile modura egindako ibilbidearen oroitzapenak izan litezkeen eszenak protagonizatuko dituzte eta erizainak, berriz, onkologia-pabilioi batean morfinak eragindako ameskeriak antzezteko balio izango zaigu.
Publicidad
Hurrengo egunean, otsailak 23, antzerki eta dantza irisgarria egiten dituen Arymux konpainiak, Rakel Rodríguezek zuzenduta, 'Bailando el silencio' familia osoarentzako ikuskizuna aurkeztuko du. Gorrek ulertzeko moduko emanaldia izango da, zeinu-dantza eta zeinuen hizkuntza direla medio.
'Bailando el silencio' ikuskizun irisgarria da, ikusle guztientzakoa, eta bidaia egiten duena dantzaren, musikaren eta zeinuen hizkuntzaren bidez elkarrekin lotutako istorioetan zehar. Magiaz, umorez, irriz eta samurtasunez betetako ibilbidea da, adin guztietako ikusleak bereganatu eta hunkitzen dituena.
Publicidad
Espetxean, homosexuala izateagatik
Hori nahikoa ez balitz, zikloak otsailaren 28an jarraituko du, Bakarrik… Javi Liñerarekin jardunaldiarekin non 'Barro Rojo' emanaldia eskainko da. Javier Liñerak berak egindakoa da testua, eta Daniela Molina eta Linda Wise dira zuzendariak. Obra hau, XX Max Sarietan hautagaia izan zena Errebelaziozko Egilea saila irabazteko, eta Ikuskizun Onenaren saria eskuratu zuena 2016ko Indifest Jaialdian, bidaia bat da. Hain zuzen, protagonistak -Javier Liñerak antzeztuta- eta haren osaba homosexualak egindako bidaia. Hala, gay izateagatik lehenik kontzentrazio-esparru batean eta ondoren espetxean sartu zuten bere senitartekoaren kontakizuna egiten da lanean.
Zikloa biribiltzeko, otsailaren 29an Bakarrik… Juan Carlos Garaizabalekin jardunaldia izango dugu: 'No más boleros, gracias' lanaren erabateko estreinaldia egingo da bertan. Zuzendariak Juan Carlos Garaizabal bera, Eva Pons eta Juana Lor dira. Juan Carlos Garaizabalek (ahotsa) aurkezten du lan eszeniko esperimental hau, Eva Ponsek gitarraz laguntzen diola.
Publicidad
'No más boleros, gracias' jostailu bat da, irakurtzekoa, kontatzekoa, kantatzekoa, aditzekoa eta begiratzekoa, lasai hausnartzera gonbidatzen gaituena. Testuak, 'ber-altxatu' ostean berriz erortzeaz eta norberaren koherentzian oinarritutako nortasuna eraikitzeaz hitz egiten duten boleroak, fanatismo erlijioso eta ideologikoei aurrez aurre emandako erantzuna da, gure heziketa emozionalaren alderdi ilunak adierazten dituena.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión