Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketaren sailkapen fasea urrian abiatuko da
Bertako finalean nortzuk parte-hartuko duten jakiteko irailaren 16tik 24ra bitartean hamar bertso saio ospatuko dituzte
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 25 de agosto 2020, 20:09
Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketaren sailkapen fasea urrian abiatuko da. Dena den, bertako sailkapen fasean nortzuk parte-hartuko duten jakiteko irailaren 16tik 24ra bitartean hamar bertso saio ospatuko dituzte Bizkaiko lurralde historikotik barrena.
Publicidad
Sailkapen fasea izatetik urrutiago ere badoa, Bizkaiko bertsolaritzaren ardatz baita, bertso eskoletan, hezkuntza arautuan, plazetan zein lehiaketa eta sariketetan Bizkaian dagoen bertsolaritza aniztasuna ezagutzeko balioko duena.
Aipatu bezala orotara hamar saio ospatuko dira. Bertan guztira 10 gai jartzaile, 14 epaile, idazkari 2 eta 60 bertsolari arituko dira lanean. Bertsolariak, aldiz, bi multzo ezberdinetan banatuko dira, 5 saio multzo bakoitzetik, alegia. Taldea bakoitzetik 13 bertsolari igaroko dira hurrengo fasera, 26 bi taldeetatik, hain zuzen ere.
Egitaraua irailaren 16tik 24ra doa. Irailaren 16an abiatuko da Lekeition. Ondoren irailaren 17an bertso saioak ospatuko dituzte Getxon eta Busturian. Irailaren 18an, berriz, bertsolariok Markina-Xemeinen eta Berangon ibiliko dira. Era berean, irailaren 23an Muxikan eta Berrizen burutuko dituzte emanaldiak. Azkenik, itxiera ekitaldiak Zallan eta Derion izango dira egun bat beranduago.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa bertsolaritzaren arloan lurralde historiko honetan ospatzen den egitasmo nagusia da, bi urterik behin antolatzen dena. Azken urteotan eskualdeka kanporaketak egiten dituzte sailkapen prozesu moduan. Igor Elortza eta Jon Lopategi dira txapel gehien irabazi diuztenak, bost eta lau, hurrenez hurren. Euskaltzaindiak antolatu zuen lehendabiziko aldiz 1958an eta 1987. urtetik aurrera Bertsozaleen elkarteak kudeatzen du.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión