Urgente Muere un vizcaíno de 38 años y varios familiares resultan heridos en un accidente de tráfico en Huesca
Simone Biles. EFE

Biles ala Kosgei, nor da 2019ko kirolaririk onena?

Harmailatik ·

Euskaldunen artean, Jon Rahm izan da pertsonarik gailenena

Domingo, 29 de diciembre 2019

Badoa 2019. urtea. Agur. Ondo izan. Hemen geratzen garenok eutsiko diogu izatearen arintasunari. Halabehar. Bidea egiteko, bederen, kirolak ematen dituen poztasunak ditugu. Etorriko direnak eta urtea bezala jada iraganean hondoratuta gogorapen alaiak ekartzen dituztenak.

Publicidad

Nor da da 2019ko kirolaririk onena? Erantzuna, zaila badirudi era, erraza da: Simon Biles. Gazte amerikarra da munduko kirolaririk gailenena. Egiten duena ez du beste inork egiterik. 'And I think it's beautiful'. Eta onena izaten jarraituko du Venus Williamsek, behingoz, bere 24. Grand Slam-a irabazten duen arte.

Vaporfly polemika

Brigid Kosgei, egia esan, beste inork egiterik ez duen zerbait egin du era urtean zehar. Maratoiko errekorra hautsi zuen. Historian bi ordu eta hamabost minututik jaisten duen lehenengo emakumea izanik. Chicagon egin zuen. Lehia irekian. Hilabete batzuk lehenago, Londresen, egindako marka lau minututan murriztuz. Sinestezina. Polemikoa, nola ez. Niken zapata magikoak erabili zituela eta ez dakit zer beste txorakeria. Baliteke, zeinek daki, eztabaida hauek ez bait dira Europarren arteko errelebotan ematen, Kosgei-ek Afrikarra izatearekin zerbait izatea?

Kosgei-ek munduko errekorra hautsi egin zuen Chicagoko maratoian

Maratoikoa atletismo zuriak gordetzen duen azkenetariko errekorra da. Paula Radcliffe-ek ezarri zuen 2003. urtean. Korrikalari ingelesak zuzenean ikusi zuen nola 25 urteko Kosgei-ek bere denbora apurtzen zuen. Zorionak ematera heldu zen lehenetarikoa izan zen kirolari mitikoak. Hark ez zuen erabilitako zapatekin inolako arazorik ikusi. Hori gero etorri zen.

Edo aurreko astean, hobe esanda. Valentzian, Eliup Kipchoge-k, diseinuzko korrikaldian maratoia bi orduak bete baino lehen bukatu zuenean. Bai, bere herrikidea bezala, Nigeriarrak Vaporfly Nike madarikatuak jantzi zituen egitandia lortzeko.

Publicidad

Kosgei-ri etorkizun distiratsu bat espero dio. Nor daki zein azkar egin dezakeen korrika. Biles, aldiz, oraina da eta egan egiteko duen gaitasuna ikusita, betiko izango da gimnasiaren oraina. 22 urte besterik ez ditu sekula ikusi den kirolaririk ikusgarriena. 25 domina batu ditu jada mundialetan. Bitxikeria besterik ez da hori. Biles-ek 'double triple' deritzotena egiteko gai da. Ohio-ko diamante ttipiak ezinezkoa izan beharko lukeen zerbait erraza dirudiela egiten du. Zer den double triplea? Sartu bideoa:

Euskaldunen arten, aurten bai, gailenena Jon Rahm izan behar da. Hiru txapelketa irabazita eta Ryder Cup-eko garaile atera eta gero ez dago zer esanik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad