Bilboko euskaltegien matrikulazio kanpainaren aurkezpen ekitaldia, ostegun honetan, Udaletxearen aurrean. J. Echevarría

Bilboko euskaltegiek matrikulazio kanpaina hasi dute, 'Euskara nonahi' lelopean

Udalak euskaltegietan matrikulatzeko deia egin die herritarrei eta dirulaguntza berriak iragarri ditu

Jueves, 11 de septiembre 2025

Bilboko euskaltegiek matrikulazio kainpainia abiarazi dute eta Udalak aurkezpen ekitaldia egin du ostegun honetan ikasturte berriaren xehetasunak azaltzeko eta «euskaraz ez dakitenak, ikasten jarraitu nahi dutenak edo hizkuntza maila hobetu nahi dutenak matrikulatzera animatzeko».

Publicidad

Eider Inunciaga Euskara zinegotziak eta Jon Maguregi Bilboko euskaltegien ordezkariak azaldu dutenez, 'Euskara nonahi-Euskera en cualquier parte' leloa daraman kanpaina berria hainbat euskarrietan egongo da ikusgai, hala nola, «Bilbobusetan, markesinetan, barrutietako udaltegietan, kiroldegi eta ikastetxeetan, baita gure sare sozialetan ere». Horrela, «Bilbon dugun euskaltegi sare zabala (17 euskaltegi) aprobetxatzeko» deia egin diete bilbotar guztiei, «mailen eta ordutegien eskaintza ere handia izango baita.

Euskara ikasteko dirulaguntzez ere hitz egin dute eta, nabarmendu dutenez, aurtengoak «inoizko handienak dira eta denei laguntzeko aukera eskaintzen dute». Izan ere, Jaurlaritzak azken astean iragarritakoez gain, Bilbok honako baldintza hauek betetzen dituztenei eskainiko dizkie bereak: «Bizkaiko hiriburuan erroldatuta egotea, gutxienez azpimaila bat gainditzea, % 60ko asistentzia izatea eta erakunde publikoekin zorrik ez izatea». Horrela, «Bilboko udalak beteko du Jaurlaritzak ezin duena».

Ildo horretan, Inunciagak nabarmendu du laguntzek oso eragin positiboa izan dutela matrikuletan: «Iaz aurreko urtean baino matrikulazio gehiago izan ziren, eta emandako dirulaguntzen kopuruak ere nabarmen egin zuen gora (2023an 288 izatetik 2024an 845 izatera igaro zen)». Gainera, «ikasleek orain aurreratu behar duten dirua aurreko ikasturteetakoa baino askoz txikiagoa da, eta hori gutxi balitz, itzuli egingo zaie».

Baina zer diru kopuruz ari gara? Maguregik azaldu du «aldagai asko» daudela eta onena euskaltegietara galdetzera joatea dela. «Bertan, ikasle bakoitzari bere kasua azalduko zaio, ikasi nahi dituen orduen, mailaren eta abarren arabera». Beraz, euskara ikasteko edo ikasten jarraitzeko gogoa dutenei unea aprobetxatzeko eskatu die, «euren neurriko eskaintza» egingo zaielako.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad