1995ko martxoaren 18a. Bi hitz. Bueltan naiz (I'm back). Besterik ez. Nahikoa denok itxaroten zutena egia bihurtzeko. His Airness, Michael Jordan, munduko saskibaloiko jokalaririk honena, erretirotik zetorren historiako handienean bihurtzeko. Hiru eraztun segidan irabazi eta gero, beisbolean aritzeko utzi zuen NBA. Diamantean txarto eginda, lelokeriak alde batera uztea erabaki zuen eta beste hiru txapelketa jarraian menderatzera itzuli zen oholtzara.
Publicidad
1995ean ez zuen ondo jokatu. Uda oso bat behar izan zuen forma berreskuratzeko. Eta 1995/96 denboraldian, boom! Bulls-ek 72 partida aurrera atera zituzten, hamar bakarrik galduta. Laugarren eraztuna poltsikora eta bere karrerako bigarren Three peat-aren lehenengo urratsa. Mitoa ahaztu ezina bihurtu zen.
Riley azkarra
Koronabirusa dela eta kirolarik ez dugunez, iraganeko barrekin bete behar dugu denbora. Oroitzapen eta bitxikeriekin. 'Three peat' hitzari buruzkoekin adibidez. Erraza da asmatzea Repeat (ingleseras errepikatu) aditzaren birmoldaketa bat dela. Zerbait errepikatu dela esateko erabiltzen dela. Hau da, hiru aldiz jarraian. Askok ez dakitena aldiz zera da: hitz horrek jabe bat duela eta kamisetan erabiltzen den bakoitzean dirua jasotzen duela.
Jabea, adi hor, Pat Riley da. Bai, 80 hamarkadako Lakers-en entrenatzaile ile gogortua izandakoa. Gaur Miami Heat-en buruzagia. Magic Johnson eta Kareen Abdul Jabbar taldean izanda, argi ikusi zuen Riley azkarra urteetan inork egindakoa egin zezaketela. Hiru txapelketa jarraian irabazi.
Larry Bird-en Celtics-ak aurrean izanda zailegia izan bazuten (1980, 82 eta 85 lortu bazuten ere), Detroiteko Bad Boys-en aurka hurbilago ikusi zuen gominaren lagunak. 1987 eta 88 tituluak eraman zituzten, Lakers-ak jaio ziren Motown hirian. Hori izan zen 1946an beraien lehenengo egoitza. Eta 1989ko eraztuna garestiagoa egin arren, Riley-ek Three peat hitza erregistratu egin zuen. Copyrighta jarri zion. Gero erabili ezin izan bazuen ere, ez baitzuten NBA berriro irabazi.
Publicidad
Chicagoko Bulls-ak eta Michael Jordan izan ziren hitza famatu bihurtu zutenak. Lehenengo 1991, 92 eta 93 urteetan. Han erretiratu zen Jordan, ofizialki nekatuta zegoelako dena irabazita (1992an Bartzelonan bere bigarren urrezko domina olinpikoa lortu zuen ere), eta uda horretan bere aita tiro batez hil zutelako.
1995an bueltatu zen Air. Eta 1996, 97 eta 98 ko txapelketak irabazi zituen, beste Three peat bat osatuz Riley dirua batzen zuen bitartean. Jordan ez dakigu erregistratu egiten bazituen bere jokaldiak, baina hain ona zen tipoa bere mugimendu batzuk izena jaso dutela. The Shoot eta The Last Shoot, adibidez.
Publicidad
The Shoot
The Shoot, 1989ko konferentzia finalean egin zuen. Hiru segundo geratzen zirela eta Cavs-ak punto bat aurretik 100-99, North Carolina-ko izarrak baloia hartu zuen, eskuinetik erdirantz gustatzen zitzaion lez, eta tiro libreko marrean suspentzioa... Boom! 100-101
The Last Shoot
The Last Shoot, ordez, bere karrerako azken jaurtiketa izan beharko zuen, bigarren aldiz bueltatu izan ez balitz 2001an. Sekulakoa da. Ia ia The Shoot bezalakoa baina Stockton eta Malones Jazz-en aurka, NBAko finalean eta txapelketa irabazteko. 40 segundo geratzen zirela, Stockton hiruko batekin 86-83 jartzen du markagailuan. Jordanek erantzun eta 86-85. Oraindik 18 segundo.
Publicidad
Pilota Malonen eskuetara heltzen da eta bere bizkarretik, inork ez daki nola edo nondik Jordan agertzen da. Bat bateko kolpe batekin baloia lapurtu eta aurrera egiten du. Azken txanpa Bulls-entzat izango zen. Hamar segundo itxaron, pista erdian. Eta sei falta direnean, ezkerretik erdira, tiro librearen marra bilatuz. Jordan, historiako crossover politena, atzera pausu txiki bat eta ahaztu ezineko saskiratzea egiten du. 87-86, bere seigarren NBA txapelketa eskuratzeko. Dena, duela 25 urte bueltatzea erabaki zuelako. Eskerrik asko, Michael Jordan!
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión