ETS 'Aukera Berriak' disko berriaren bideoklipa

Talde arabarrarren bosgarren lana da

zurekin

Domingo, 10 de noviembre 2019, 20:49

ETS taldearen bosgarren diskoa da 'Aukera berriak«. Hemen aurkezten dizuegu disko berriaren izenburu bereko singlea eta lehen bideoklipa.

Publicidad

Disko serioa, exigentea, modernoa eta konbentzitzen duena da, aurrekoak baino landuagoa. Abestiak bizitza modu berriak marraztera gonbidatu nahi zaitu eta bide berrietan murgil egitea.ç

Hamahiru urte joan dira Arabar Errioxako Iekora herrian En Tol Sarmiento taldea sortu zenetik. Musikari gazteak batu ziren musika egiteko gogotsu, baina musika hori zelakoa izango zen gehiegi zehaztu gabe.

Taldekide desberdinak izan ditu taldeak eta soinuak ere bestelakoak, baina azken urteotan SKA estiloa finkatu eta taldea egonkortu dela esan daiteke. Laugarren diskoa aurkeztu dute udazken honetan En Tol Sarmientoko kideek eta laster ekingo diote kontzertuak emateari.

Iñigo Etxezarreta, En Tol Sarmiento musika taldeko abeslaria eta gitarra esan zuen bezala «taldea zerotik hasi zen. Orain dela 11 urte, bildu ginen udan, egin genuen entsaio bat, baina ez genekien ezer jotzen. Nik ez nekien gitarra jotzen, ez nekien ezer. Orduan, urte bat egon ginen geldirik eta ondoren zerotik hasi ginen. Uste dut musikalki beti egon garela kalidadea bilatzen, saiatu garela pausu bat ematen disko bakoitzean. Egia da, honetan zeozer desberdina egin nahi genuelako, esfortzu guztiak saiatu ginen biltzen zazpi abestietan eta hasieratik horrela pentsatu genuen. Guretzat zeozer desberdina da. Aurreko diskoetan ensaiatzen genuen, gero estudiora joaten ginen... Kasu honetan, grabatu izan ditugu pila maketa lokalean eta landu dugu gehiago. Nire aldetik ere, gitarrak konpontzeko orduan, denbora gehiago hartu dut eta ondorioz gitarra horiek ere gehiago ateratzen dira. Soinua rockeroagoa da. Estudioz ere aldatu dugu. Gauza asko egon dira erdian, baina emaitzarekin oso pozik gaude»

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad