La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Territorios

Berdintasunetik urrun

Sábado, 14 de septiembre 2024, 00:04

Honezkero izango duzu, irakurle, Frantziako herri batean Gisèle Pelicot izeneko emakumeari senarrak egin zionaren berri. Senarrak drogatu egiten zuen hirurogeitik gorako emaztea eta interneten eskaintzen zuen konorterik gabe zegoen emakumea, bezeroek bortxa zezaten. Bezerorik gazteenak 26 urte, zaharrenak, 74. Bortxatzaileek era guztietako lanbideak zituzten: zinegotzi, suhiltzaile, erizain, informatiko, kazetari… Poliziak ez omen daki zenbat bezero izan zituen senar kriminalak, baina gutxienez 51ri jarri dizkie izen-abizenak.

Publicidad

Galdetuko bagenie bezero nazkagarri horiei zertan sinesten duten, gehienek lehenik jainkoa aipatuko lukete, xehetasun gehiagorik gabe. Ondoren, «liberté, égalité, fraternité» esango lukete seguruenik, gai bat buruz ikasi bai, baina hitzen azpiko mamia bereganatu ez duen ikaslearen moduan, loro baten gisa.

Askatasuna (¡carajo!), nork berea egin dezan, nahi duena, gutiziarik zikinena barne. Berdintasuna gizonei dagokienez, total, bortxatutako gorputzaren jabe omen zen gizonaren baimen ordainduarekin egin zuten egin zutena, agian guztiek prezio berean. Senidetasuna baino gehiago anaitasuna, gizonen arteko gaizkidetasun santuaren babesean. «Emaztea zuen eta horrek emaztearen gorputzarekin nahi duena egiteko eskubidea ematen dio», esan omen zuen bezero batek, poliziaren aurrean.

Gauza bat da dotrina hitzez hitz errepikatzeko gauza izatea eta oso beste bat hitz horien esanahia barneratzea eta ekintzetara eramatea, salbuespenik gabe. Inor gutxik ukatuko du gurean, hitzetan, gizon eta emakumeon arteko eskubide berdintasuna. Praktikan, ordea, ez da berdintasun hori inolaz ere gauzatzen. Ados, okerrago egon gara, hobera goaz. Baina hainbeste falta zaigu…

«Gure ekintza izan dadila gure hitzaren alaba» idatzi zuen Arestik eta Natxo de Felipek kantatu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad