Urgente Muere un vizcaíno de 38 años y varios familiares resultan heridos en un accidente de tráfico en Huesca

Agur Jerry!

Harmailatik ·

Utah Jazzeko entrenatzaile mitikoa ostiralean hil zen

Telebistan (Netflixen) Michael Jordanen istorioa ikusten ari zarela, 'The Last Dance' dokumental bikainean, Jerry Sloan nor den ez dago azaldu beharrik. Jordanen azken bi finaletan, Stockton eta Malone bezain protagonista izan zen Utahko entrenatzaile mitikoa. NBAren ikurra, dudarik gabe.

Publicidad

Ostiralean hil zen. Parkinsoneko gaitza zuen eta 78 urterekin utzi gaitu. Haietaik gehienak, ia danak, saskibaloira itsatsita igaro zituen. 23, bai Jordanen zenbakia, 23 urte jarraian Jazzeko buruzagi bezala. 1988. urtetik 2011ra arte. Lehenengo 17 denboraldietan taldea play offetara eraman zuen. XX mendeko 90eko hamarkadan hurrengo hiru jokalariak besterik ez ziren gai izan 50 partida baino gehiago urtero irabazteko. Eta ze nolako hiru: Phil Jackson maisuak, Pat Riley berdin ezina, eta Sloan bera.

Norbaitek esango du Stockton eta Malonen jokatuz dena errazagoa dela. Eta egia da. Egia den moduan bi edo hiru titulu lortu ez bazituen, Bullsek inoiz izandako talde onenaren erruagatik dela. Malonekin birritan heldu ziren finalera Utahkoek, 1997 eta 1998an. Eta biak galdu, Jordanen aurka.

Ez da zorigaitzak Sloani kendutako ohore bakarra. NBAn botatako 25 urteetan (bi liga eman zituen Chicagon, Salt Lakera salto egin aurretik), lau aldiz egon zen denboraldiko entrenatzailearen trofeoa irabaztetik hurbil. Baina, beti beste norbaiti eman zioten. Lotsa sentitu behar du gaur NBAk. Atzera ematerik ez dago eta Sloan betirako joan da merezi zuen esker ona jaso gabe. Ofiziala behintzat. Jendearena beti izango du. Denok dakigu Sloan aulkian eseri den handienetariko bat izan zela. Agur Jerry!, jokoak faltan botako zaitu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad