La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Fotolia

Adiskidetasunaz

Adiskidetasuna, izan ere, antzinako jakintsuek bihurtu zuten balore politiko

Krisi garaiak onuragarri izan daitezke: norberak barruan duena kanpora ateratzeko eta kanpoan duena barnera ekartzeko, besteak beste, zerbait baldin badago barruan, kanpoan ez dena, eta zerbait baldin badago kanpoan, barrurako nahi duguna. Batzuek badute, dena dela, barruan beste inon ez den zerbait ote daukaten ustea, eta gordetzen dute, hain irmoki, hain gotorki, hain fierki, non beste inork ez baitaki zer eta zertan den. Ezta pentsatu ere kanpora atera eta denei erakustea, hain da berezko, hain da bitxi, hain da aberasgarri, haientzat noski.

Publicidad

Errepaso egiteko garaiak dira, gehiago izan ote diren egindako mesedeak kalteak baino, gehiago izan ote diren gozatutako uneak sufritutakoak baino, handiagoa izan ote den zoriona zorigaiztoa baino, eta halako… Norberak kontu egin behar egindakoari eta hortik, ahal dela eta adimenak hainbatetarako emango balu, atera ondorioak. Ez gaituzte bizitza honetara sufrimendua eta oinazea pairatzeko ekarri, laburbide hau atseginez igaro-tzeko baizik. Bai, bizitza laburra da, eta artea luzea. Hala zioten antzinako jakintsuek, munduan jakintsurik egon bada bederen. Liburu laburrek ere izan dezakete erakusbide luzea; meheak bezain mami-tsuak izan daitezke; azalak izan arren gorde dezakete, barnean, sakontasun halako bat, inongo leizetan kabitu ezina.

Bi dauzkat nire gusturako aproposak. Bata da 'Alderdi Komunistaren Manifestua', Karl Marxek eta Friedrich Engelsek idatzia, eta bestea Étienne de La Boétieren 'Borondatezko morrontzari buruzko mintzaldia'. Biek dute euskarazko itzulpena. Bigarrenak, La Boétiek, Juan Kruz Igerabide izan du itzultzaile, eta hori probetxugarri zaio, oraindik ere, euskal balizko irakurleari. Bi liburuok desberdinak dira, garai desberdinetan ida-tzitakoak izan baitira. Karl Marx modernoa da, La Boétie klasikoa, Errenazimentuaren garaia klasikotzat jo badaiteke bederen. Karl Marx iraultzailea zen, ezaguna zitzaion mundua goitik behera bota eta haren ordez beste berri bat sortu nahi zuen. Eraikin horren babesean gizarte berria antolatuko zen, non giza harremanak bestelakoak izango ziren, askeak eta zuzenak, gizakiak gizakia zapuztu gabekoak. La Boétie, orain badakigunez, ez zen iraultzailea izan, baina bere testu labur horretan argi azaltzen du neurri batean morroi bagara, esklabo bagara, borondatez dela, onartzen dugulako morrontza hori, esklabotza hori, beldurrez baino gehiago gizarteak berez ezarriak dituen katea eta lokarriei esker, nahiz katea eta lokarriak, askotan, ikusezinak diren. Marxek horri 'alienazio' deituko zion; geroago, ordea. Zapaldutakoa ez da ohartzen zapaldua dela eta uste du bere egoera berezkoa dela, naturala, betidanikoa eta betikoa delako. Marxek kapitalismoaren zapalketa salatu bazuen, La Boétiek tirano baten mendekotasuna kritikatu zuen.

Baina bada bi liburu horien artean kidetasun garrantzitsu eta ahaztezineko bat. Biek ala biek gizarte berriaren oinarriak adiskidetasunaren lurrean finkatzen dituzte; biek ala biek erro lodi eta gogorrak izatea espero dute adiskidetasunaren lorategian ereindako ideia eta egitasmoek. Adiskidetasuna, izan ere, antzinako jakintsuek bihurtu zuten balore politiko. Komunitate politikoa eraikitzeko ezinbestekoa, gainera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad