Bi hauei kosk egingo dien norbait izango al da?
Aditu gehienek Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus jartzen dituzte faborito igandeko saioa irabazteko. Zortzi bertsolarirekin mintzatu gara eta batzuek diote saio irekia izango dela
IRAITZ VAZQUEZ
Viernes, 13 de diciembre 2013, 10:17
Igandean Barakaldoko BEC-en jokatuko den finala desberdina izango da. Lehenengoa izango da, 16 urteren ostean, Andoni Egañak bere txapela defenendatuko ez duena. Txapelketa askotan kinielak egin ohi dira, irabazlea nor izan daitekeen eta faboritoak jakiteko irrikitan izaten baitira jarraitzaileak. Bertsolaritza mundua ez da oso desberdina zentzu horretan.
Publicidad
Zortzi bertsolari elkarrizketatu nahi izan ditugu (Jon Maia, Ainhoa Agirreazaldegi, Fredi Paia, Amaia Agirre, Miren Amuriza, Agin Laburu, Alaia Martin eta Sebastian Lizaso) beren ikuspuntua eman dezaten bai igandeko finalaz, bai Txapelketak izan duen ibilbideaz hausnartu dezaten. Gehienek lehia oso irekia izango dela diote, baina faborito moduan norbait aipatzekotan, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus dituzte beren kinieletan. Txapelketari dagonionez bertso polit eta borobilak en-tzuteko aukera izan dela iritzi dute, nahiz eta saio borobilik egon ez den. Piska bat itxaron beharko da ikusteko aditu hauek beren kinielan asmatu duten edo ez.
Jon Maia
«Gaitasun handiko finala, edonork irabazi dezake»
OJon Maia zumaiarra, orain dela lau urte ez bezala, ez da igandeko finalean izango. Tristura puntua sumatzen du horregatik: «Inbidia puntu bat sentitzen dut, baita pena eta tristura pixka bat ere bai, iruditzen zaidalako finalean egoteko borrokatik kanpo geratu naizela ia oso modu tontoan. Borrokatu ondoren erortzen bazara kon-tzientzia lasai daukazu. Nire sentsazioa da ez dudala ezer egin prestatua neukanetik. Urte hauetan bertsotan nola ibili naizen ikusita gehiago espero nuen, batez ere nire bertso urterik onenak izan direlako».
«Nik uste zortzi bertsolariek ardura sentituko dutela, hain plaza handian bertsoekin aurrera atera beharko dutelako saio hori . Kanpotik ikusita lehenengo aldiz hori sentitzen dut. Bestalde, finalak garantia guztiak ditu, sortu den taldearengatik. Autore-final bat izan daiteke bakoitzak bere zigilua jarri dezakeena», dio igandeko saioaz.
Irabazle batez galdetutakoan zumaiarrak ez du izen bat aipatu nahi izan: «Oso final irekia ikusten dut, ez naiz ausartzen pronostikorik ematera, urte askoan Andoni Egaña gabeko finala da, gaitasun handiko finala da eta egun batean edonork lor dezake gailurra. Emozio handiko finala izango da».
Publicidad
Ainhoa Agirreazaldegi
«Urtean zehar bikain aritu dira zortzi bertsolariak»
OSaio polita espero du Ainhoa Agirreazaldegik igandean Barakaldoko BEC-en, nahiz eta hainbat faktore hartu behar diren kontuan: «Finalera zortzi bertsolari bikain iritsi dira, txapelketetan ez ezik, urtean zehar plazetan ere lan oso ona egin dutenak azken lau urteotan eta, hori, zalantzarik gabe, an-tzemango da igandean. Espero dut iganderako gai-jartzaileek gorde dituzten gaiek bertsolariei hainbat gairi buruz duten ikuspegia azaltzeko aukera ematea. Bertso on asko botata lortuko dute».
Elgetarraren iritziz, duela lau urte emakume batek txapela irabazteak eragina izan du bertsogintzan: «Txapelduna Maialen Lujanbio izateak badu eragina, noski, bai bertsotan egiteko moduagatik, bai emakumea delako ere. Belaunaldi gazteenen-tzat, lehen planoan erreferentzia gisa emakume bat egotea oso garrantzi-tsua da, eta oro har gainontzeko entzuleentzat ere bai, bertsolari on asko izanda ere, tristea bailitzateke XXI. mendeko bertsolaritzan emakumezko bertsolari erreferentzialik ez izatea. Aurrera begirako lana dago orain, kalitatea eta kantitatea zabalduz, plazetako ibilbidea gizon eta emakume bertsolarien artean eraikitzea da osasungarriena. Emakumezko bertsolari asko behar ditugu, hala poliki-poliki emakumeen ahotatik datozen bertsoak entzutera gehiago ohituko gara plazetan».
Publicidad
Bertsolari bakoitzak bere bertsogintza duela iruditzen zaio, eta ikerketa asko egin beharra dagoela oraindik: «Orain arteko ikerketek Andoni Egañaren garaira arteko bertsokera zenbait aztertu dituzte. Gustura irakurriko nituzke azken urteotako beste hainbat bertsolariren bertsokerak aztertzen dituzten ikerketak, bai Maialen Lujanbiorena eta baita berarekin plazetan dabiltzan beste hainbatena ere. Garrantzitsua iruditzen zait lan hau egitea, nagusiki bertso-eskolei begira. Baina oraindik egiteko dago».
Fredi Paia
«Maialen eta Ametsek hurbil dute txapela»
OBi faborito ikusten ditu Fredi Paiak: «Nik uste dut txapela Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusengandik hurbil ibiliko dela. Sustrai Colina eta Igor Elortzak ere, sasoi ezin hobean daudela erakutsi dute. Eta Unai Iturriagak kolorea sortzeko gaitasun handia dauka. Bost horietako edozeinek lor lezake, egun ona eta beraientzako aproposak diren gaiak suertatuz gero».
Publicidad
Txapelketa guztian zehar gustura aritu dela dio Paiak: «Oso argi neukan zein bertsoera egitera nindoan, komunikazio eta harriduran oinarritua, eta uste dut lortu dudala».
Oso komentatuak izan dira oholtza gainean izan dituen zenbait portaera. Algortarrak ez du bertsolaria xake jokalari baten moduan ulertzen: «Nire ezberdintasuna nire bertsogintzan oinarritzen dela uste dut, eta nire portaerari guztiz lotuta badago ere, ez dira gauza bera. Txapelketa honetan pose irreberente pare bat praktikatzea erabaki dut, lehenengoan gintonik bat edatea, eta bigarrenean zahatoa eramatea, gero apenas erabili banuen ere. Kontraprestazioan, finalerdietako saioetan ez erretzea erabaki nuen. Erridikulua iruditzen zait, bigarren mailako sentitzen diren kulturei lotua, txapelketako parafernaliak antsiatzen duen bertsolariaren xakelari irudi uniformea. Jende zenbaiten zurrumurru hipokritek barregurea eragin didate, baina oro har, entzuleek pose horiek txapelketari falta zaion zerbaiten errenbindikazio moduan ulertu dituzte. Gazte edo zaharrek baino, konplexurik gabeek eskertu didate».
«Teorikoki Oteizaren 'estatikaren estetika' ulertu eta errespetatzen dut, baina lanabes paratestualak berez erabiltzen ditut, tradizioa daukate bertsogintzan, eta ez dago dudarik komunikatiboki indargarri direla sarri. Bestetik, Egañak bertsoak «joño»-koak edo «jakina»-koak direla esan zuen. Nik lehenengoaren aldeko ahalegina egiten dut, plazan zein txapelketan, eta jendeak hori eskertzen du. Bestela, txapelketan, «jakina»-ko bertsoera nagusitzen da, arrazoiketa eredu logiko eta nabarmena denez ez dago esangura interpretatu beharrik, eta ondorioz, bertsolariarentzat arrisku gutxiago eragiten du. Baina baita kolore urritasuna ere», azaltzen du Paiak bere bertsoerari buruz galdetutakoan.
Publicidad
Amaia Agirre
«Betaurrekodun bat izan daiteke txapeldun»
O«Gipuzkoar bat, lapurtar bat eta bizkaitar bat dauzkat faboritoen artean. Betaurrekodun bat izan daiteke txapeldun. Ikusten ez diren betaurreko moreak ere hor daude, noski», dio Amaia Agirrek BEC-en nork irabazi dezakeen galdetzen zaionean.
Oso final gaztea izango omen da aurtengoa, batez ere finalista beteranoak ez direlako adinez hain adinduak. Eta gaineratzen du: «Belaunaldi gaztea da orain arteko finaletan egon dena, eta aurten are gazteagoa. Kontua da beteranotzat ditugula oraindik berrogei urtera iritsi ez diren bertsolariak. Finaletik oso gertu geratu dira adinez pittin bat gazteagoak diren asko, eta finalean bertan izango da mende laurdena pasa berria duen añorgarra. Adinean eta mailan koska dago oraindik, baina amildegirik ez». Sarreren salmentak izandako abiadurak asko harritu dute Amasa-Villabonakoa: «Harrigarria da sarreren salmentak hartu zuen abiada. Txapelketaren olatuak euskaldun asko zipriztintzen ditu, eta urte berriko lehen saioetan antzemango da ziurrenik hori. Baliteke antola-tzaileek ere bertsolarien hautaketan abanikoa pixka bat zabaltzea».
Noticia Patrocinada
Miren Amuriza
«Gaztelumendi dut begiko , belaunaldikoa da »
OMiren Amurizak ez du faboritoz hitz egin nahi, baina badauka bere begikoa finalean, Gaztelumendiren belaunadikoa da eta: «Finalean parte hartuko duten bertsolariek ondo merezita dute beren txartela. Nahiz eta sorpresak badauden urtero. Beti dago eman duen maila baina hobea emango duela uste duzun bertsolari bat, eta alderantziz ere pasatzen da. Horrelakoa izaten da finala. Norbait aipatzekotan, Beñat Gaztelumendiri zorte ona opako diot bera gure belaunaldikoa baita».
Amurizak nahiko estu hartzen du bere burua, txapelketan egindako lanaz hitz egiterakoan: «Nire ibilbideari dagokionez, uste dut ez ditudala nahi nituen helburuak bete. Onartu behar da bertsolari batzuek txapelketan aurrera egiteko beste batzuk atzean gelditu behar dugula».
Publicidad
«Txapelketak badauka morbo puntu bat plazako saioak ez daukana eta hori lehia da, ea nor atera-tzen den garaile eta nor galtzaile. Horrek jendea asko bultzatzen du», azpimarratzen du saioetara hurbildu den jendetzaz mintzatzerakoan.
Bertsolari gazteak indarrez sartu dira aurtengo txapelketara: «Belaunaldi berriak ateratzen ari garela uste dut, horren lekuko dira bai Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Jone Uria edo Julio Soto. Hor dago Alaiak eginiko txapelketa, bere lehenengo aldia izanda oso txapelketa borobila egin du».
Publicidad
Agin Laburu
«Zaila da hirugarren batek txapela irabaztea»
OAgin Laburuk zortziak ikusten ditu irabazteko aukerekin, baina Arzallus eta Lujanbio har-tzen ditu faboritotzat: «Oso kontuan izan behar da saioa egun batera jokatuko dela eta horrelako kantaldietan edozer gauza pasa daiteke. Bertan izango diren zortzi bertsolariek oso maila ona dute eta hori oso ondo erakusten du izan duten ibilbideak. Ez naiz atrebitzen irabazlearen izena ematera, baina egia da bi burutan ikusten dudala txapela, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusenean. Oso zaila izango da hirugarrengo batek irabaztea».
Ibilbide polita izan du aurtengo txapelketan, nahiz eta finalerako atean geratzeak pena piska bat ere eragiten dion: «Aurten egindako txapelketa oso positibotzat jotzen dut. Orain dela hilabete batzuek esan balidate finalera sartzeko lehian egoteko aukera izando nuela, segituan sinatuko nuke. Nahiz eta, ez dut gezurrik esango, pena bat daukadan, finalaurrekoan gehiago lehiatu ez izana. Batez ere Markinan egindako saioarekin oso gustura geratu nintzen. Baina atzean geratu diren izenak ikusita, oso positiboa izan da nire ibilbidea».
Publicidad
«Belaunaldi berriei dagokienez, uste dut ez datorrela hemezortzi urteko norbait dena puskatzera. Gertatzen dena da elitean dagoen belaunaldia ez dela hain zaharra eta horiei gaur egun tokia kentzea ez da batere erraza. Gainera, atzetik datozenek, bai Alaia Martin batek edo Beñat Gaztelumendi batek, dagoeneko ibilbide bat daukate. Baina uste dut hau ziklo kontua dela, nahiz eta atzetik datozenek zaila izango duten orain daudenei postua kentzea», azaltzen du astigartarrak gazteek izandako paperari buruz.
Alaia Martin
«Oso fokalizatua dago aurtengo irabazlea»
OAlaia Martin oiartzuarrak lau edo bost faborito ikusten ditu, baina ez du izenik eman nahi: «Aspaldiko finalik orekatuena ikusten dut igandekoa zortzi bertsolari bikain izango direlako taula gainean. Baina nik ere denen ahotan dauden hiru edo lau faborito badauzkat, uste dut oso fokalizatua dagoela horien artean txapelaren garailea».
Oiartzuar gazteak oso saio borobilak egin ditu eta bere lehenengo aldian finalean sartzeko puntuan izan da: «Oso gustura geratu naiz egindako txapelketarekin, kontuan hartuta nire lehenengo parte har-tzea izan dela. Azken hondarreraino egon naizelako finalean sartzeko lehian. Esperientzia honek balioko dit jakiteko oraindik zer daukadan hobetzeko eta horrek oraindik egindako gehiago dastatzen lagunduko dit. Ez neukan finala helburu bezala, baina gerora konturatu naiz pena piska bat sortu didala finalean ez egoteak». Bere anaiarekin, Jon Martinekin hasi zuen ibilbidea Amasa-Villabonan eta berarekin amaitu Donostian: «Txapelketa nahiko kapritxosoa izan da alde horretatik. Biek elkarrekin eman genion hasiera txapelketari eta bukaera ere elkarrekin izan zen finalaurrekoan. Gerorako oroitzapen oso ona izango da, biek oholtzan lehiatu ahal izatea. Plazerra izan da, nahiz eta bertso saioetan saiatzen zaren ahalik eta gutxien oztopatzen anaiaren lana».
«Euskal kultura islatuko duen ekitaldia izango da igandekoa. Euskararen eta euskal kulturaren jarraitzaile diren asko bertan izango direlako», dio gazte oiartzuarrak igandeko giroaz.
Sebastian Lizaso
Publicidad
«Bertsolariek askotan dramatizaziora jo dute»
OSebastian Lizasok hainbat Txapelketa final bizi izan ditu bai parte har-tzaile moduan, bai ikusle bezala, eta igandeko saioa irekia nabaritzen du: «Estua bezain irekia izango dela sumatzen dut. Gutxien erortzen denak irabaziko duelako, hanka gutxien sar-tzen duenak alegia. Saio on bat ikuskatzen dut BEC-en ikusi ahal izango duguna».
Txapelketa hau hasieratik bukaera arte jarraitu du Azpeitiko bertsolari beteranoak: «Bertso on polit asko ikusteko aukera izan da aurten, nahiz eta iruditzen zaidan ez dugula saio borobil bat en-tzuteko aukera izan. Gaien inguruan bertsolariek askotan dramatizaziora jo dute, seguruenik ikuslearekin enpatia sortzeko. Eta umore falta nabaritu dut momentu askotan».
Lizasorentzat, garaiak aldatuz doaz eta hainbeste jende hurbiltzea saioetara horren isla da: «Entzuleak asko aldatu dira urte hauetan, aparteko indar bat da bertsolaritzari ematen zaiona txapelketa garaian, nahiz eta uste dudan ez dela oso erreala. Hala ere, orain irabazten diren bertsozaleak gero ez dira galduko, eta horrek asko bultzatzen du bertsolaritza. Gainera, jendea ez da bakarrik finalera azaltzen. Saio guztietan bete dira plazak».
Asko esan da inoizko finalik gazteena dela. Ez du horrela uste azpeitiarrak: «Gure garaian ere beteranoak eta gazteak zeuden. Eta aurten bezala, helduenak ziruditenak oso gazteak ziren, beraz ez dago desberdintasun handirik».
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión