Urgente Muere un vizcaíno de 38 años y varios familiares resultan heridos en un accidente de tráfico en Huesca

«Talde gutxiago gara baina guk ere lehenengo mailan jokatzen dugu»

Bizkaiko eta Arabako sagardogileak bertako lehengaiekin ekoiztutako sagardoaz harro daude eta Gipuzkoa sektorea jaun eta jabe izaten jarraitu arren, garai bateko konplexuak gainditu dituzte

marta goikoetxea

Domingo, 23 de octubre 2016, 01:30

Begi bistan dago euskal sagardoaren sektorean Gipuzkoa dela nagusi, berrogei sagardotegi inguru bermatzen baitute gipuzkoarren baitan dagoen sagardoaren kultura indartsu jarraitzea. Bizkaian eta Araban haatik egoera bestelakoa da, bederatzi eta hiru upeltegiekin, hurrenez hurren. Azken urteotan kontsumoak gora egin duen arren, «sagardoa ez dago modan» eta oraindik sagardoaren kultura «nahiko ahula» da.

Publicidad

Hala ere, bizkaitar eta arabar sagardogileek argi daukate bertako sagarrekin ekoizten duten zukuaz «harro egoteko arrazoi ugari» daukatela eta txikiak izateak baduela abantaila asko. «Inoiz baina gehiago konplexuak eta aurreiritziak gaindituta dauzkagu. Sagardoa egiten badakigu eta lurrarekin eta bertako sagarrarekin daukagun lotura askoz handiagoa da Gipuzkoan baino. Beraz, produktuaren kalitatea eta benekotasuna bermatzen dugu. Talde gutxiago gara baina guk ere lehengo mailan jokatzen dugu», adierazi zuen José Antonio Zamalloa 'Txanpi' Amorebieta-Etxanoko Uxarte sagardotegikoa. «Upeltegi txikia izateak ekoizpen prozesu guztia gehiago zaintzeko aukera ematen dizu, produktua gehiago zainduz eta bertako sagarrez baliatuz», gehitu zuen Juanjo Peciñak, Aramaion dagoen Iturrieta sagardotegikoa.

Uxarte Sagardotegia izan zen Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoian parte hartu zuen bizkaitar bakarra eta finalera heldu ziren hamabi sagardotegien artean kokatu zen Andoainen irailaren 24an. Arabak ez zuen ordezkaririk aurkeztu. Lehiaketako fase guztiak (3 finalurrekoak eta finala) Gipuzkoan izan ziren eta berriro ere bertakoak atera ziren garaile. Herrikideen iritzietan oinarritzen den lehia, sagardoa gehien edaten den herrialdean egiten ohi da. Gipuzkoan sagardoak duen prestigioa, Bizkaian «txakolina» du eta Araban «ardoa», bizkaitar eta arabar sagardogileen esanetan.

Uzta eskasa

Edonola ere, badago hiru herrialdeak maila berean jartzen dituen hainbat faktore kontrolaezin. Izan ere, naturaren zikloak eta eguraldia eragin zuzena izan dute aurtengo ekoizpenean eta uzta berria iazkoa baino askoz eskasago dator. «Udaberriko hotzak loraldia laburtu egin du eta lora asko ez ziren sagar bihurtu. Beraz, kopuru aldetik askoz gutxiago izango dugu orokorrean. Bizkaian behar den sagarra baino gehiago egoten da normalean eta Gipuzkoak erabiltzen du kopuru handi bat nahiz eta kanpotik ere ekarri. Baina aurten nahiko eskasa geratuko da sagar uzta, ez da egongo Gipuzkoarentzat eta beharbada ezta Bizkaiko beharra asetzeko ere. Uxarten, esaterako, beherakada %20 izango dela aurreikusten dut. Dena den, Labela daukagunok ehunetik ehunean bertokoarekin egingo dugu», aitortu zuen Zamalloak. Iaz urte berezia izan zen eta 180.00 litro sagardo lortu zituzten Bizkaian dauden bederatzi sagardogileek eta 80.000 litrotik gora Arabako hirurek.

Sagardoaren etorkizunera begira, hiru herrialdeek, elkarren arteko desberdintasunak alde batera utziz, helburu finko berarekin bat egiten dute. Sagardoa «dignifikatu» nahi dute eta «datorren urterako» 'Euskal Sagardoa' jatorrizko izendapena lortzea espero dute. Horrela Eusko Jaurlaritzaren eta erakunde publikoen laguntza gehiago erdiestea aurreikusten dute. Ildo honetan, arabar ekoizleek «babesgabe» ikusten dute beraien burua. «Aldunditik ez dugu jasotzen laguntzarik eta ez dauka sagardoa sustatzeko asmorik», salatu zuen Peciñak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad