Itsasadar azpiko maratoia
Javi Conde atleta paralinpikoaren eta Jon Salvador lagunaren azken erronka datorren igandean izango da
Silvia Cantera
Domingo, 20 de diciembre 2015, 00:38
'42 kilometro Itsasadarraren azpitik. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Maratoia. Makina bat kilometro hodi batean' izeneko proba heltzear dago. Datorren igandean, 9.00etatik aurrera, Javi Conde atleta paralimpikoaren eta Jon Salvador lagunaren azken erronka izango da. 13.00ak aldera amaituko da eta kanpoan daudenek pantaila batzuen bidez ikusteko aukera izango dute. Maratoi solidarioa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren lur azpiko instalazio eta saneamendu sistema orokorraren parte den Deustuko Unibertsitateko sifoian ospatuko da.
Publicidad
Proba honek Itsasadarraren omenez egindako maratoien trilogiari emango dio amaiera. 2012. urteko martxoaren 17an hasi zen, estuariotik 45 metrora, Bizkaia Zubiari 145 bira ematen. Ondoren, 2014ko urriaren 26an, Athleticen gabarraren maratoia egin zuten, eta, kasu horretan, 1.313 bira eman zizkioten, 42.195 kilometroak osatzeko. Sifoian egingo den hirugarren proba honetan, lur azpitik 26 metrora, eman beharreko birak 288 izango dira guztira.
Lasterketa 70 metroko tarte batean -guztira 463koa- egingo da, Itsasadarra alde batetik bestera; beraz, lasterketako sentsazioak, kanpokoekin alderatuta, oso desberdinak izango dira, argia, tenperatua edo oxigeno kontsumoa direla-eta. Horrela, bada, Javi Conde eta Jon Salvador leku txikietan ari dira prestatzen maratoia, saneamenduko azpiegitura horren ezaugarrietara ohitzeko asmoz.
Oraingo honetan, maratoiaren egitasmoari esker, 9.200 euro banatu dira honako GKE hauen artean: Zubietxe, UNICEF, Cuadri del Hospi, Fibrosi Kistikoaren Bizkaiko Elkartea, Kare Sarea, Mugarik gabeko Medikuak, ASINSOC, Pacef eta Educo.
Azken 6 urteetan, Javier Condek 27 maratoi egin ditu mundu osoan zehar, eta proba bakarra geratzen zaio -Stoke Mandevillen-, Joko Olinpiko eta Paralinpikoetako egoitza izan diren hiri guztietan maratoi bat egiten duen munduko lehen atleta izateko. Egindako probekin, aurten, 2015ean, Maratoi Solidarioak fundazioak 39.000 euro eman ditu dohaintzan, eta, gaur egun arte emandakoari gehituta, guztira 152.000 euro banatu dira ehun bat GKEren artean.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión