Busturialdeko Bertsolarien Txapelketaren azken finalaurrekoaren momentu bat. LILIBERTSO ESKOLA

Erabakita dagoz txapela janzteko lehian izango diran bertsolarien izenak

Busturialdeko Txapelketaren finalean sartu dan zortzikoteak hilaren 13an jokatuko dau azken saioa, Gernikako Astra fabrikean

IRATXE ASTUI

GERNIKA-LUMO.

Miércoles, 4 de diciembre 2019

Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken kanporaketa jokatu eta gero, erabakita dagoz txapelketaren finalean kantauko dabezen eskualdeko zortzi bertsolarien izenak. Belendizko txokoan ospatu zan saioan, hain zuzen be, Janire Arrizabalaga, Asier Galarzak Julen Arzanegi, Jon Arano, Enara Muniategik eta Iker Uriarte igo behar izan ziran taula gainera. Kanporaketaren irabazle, baina, Galarza -161,5- izan zan, eta puntuazioaren arabera, Arzanegik be -154,5- finalean sartzeko pasea lortu eban.

Publicidad

Hiru finalaurrekoak beteta, beraz, aurtengo Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren txapela janzteko aukera dauken bertsolarien izenak argituta geratu dira. Astran kantatuko dauan zortzikotearen barruan, beraz, Aitor Etxebarriazarraga, Ander Elortegi eta Asier Galarza finalaurretako irabazleak ez eze, puntuazioagatik finalean sartzea lortu izan daben Mikel Retolaza, Koldo Gezuraga, Eneko Aldanak eta Julen Arzanegi izango dira.

Enbeita, emakume bakarra

Finalean izango dan zortzigarren bertsolaria Onintza Enbeita da. «Aurreko edizioko irabazle izan danez, zuzenean sartu da txapelketaren finalean», argitu dabe Lilibertso Bertso Eskolatik. Finaleko zortzikotean, ganera, emakume bakarra izango da bertsolari muxikarra.

Atea joka datorren eskualdeko bertsolarien txapelketaren saio erabakiorra hilaren 13an, barikuz, jokatuko da, Astran. Finala 21.30ean hasiko da, eta sarrera doakoa izango da. «Aurreko saioetan antolatu genduzanaren kontra, oraingo honetan ez dogu afaririk izango», argitu dabe txapelketaren antolatzaileek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad