Sari nagusia gazte guztientzako egun osoko plana izango da.

Hiru neskak ordezkatuko dabe zonaldea aurtengo Bertsolari Gazteen BBK sariketan

Arratzuko institutuan hasiko da gaur eguerdian, aurtengoan 25. edizioa beteko dauan txapelketa

IRATXE ASTUI

Miércoles, 8 de marzo 2017, 00:08

Hiru neskak eta bederatzi mutilek ordezkatuko dabe, aurtengoan, zonaldea, gaur hasi eta hilaren 31 bitarte jokatuko dan Bertsolari Gazteen BBK Sariketan. «Busturialdeko eskualdetik mutilek baino ez dabe jokatuko, zonaldeko neska bakarrak Lea Artibaiko taldean agertuko dira eta», zehaztu dabe 25 urte beteko dauzen sariketaren antolatzaileek.

Publicidad

Guztira, seina bertsolarik osoturiko Bizkaiko zortzi taldek parte hartuko dabe txapelketan. «Guztira 48 parte-hartzaile batuko dira», baieztatu dabe. Lehenengo kanporaketa Arratzuko Barrutialde BHI-n burutuko da gaur, 10.45ean, hain zuzen. Oholtza ganera, Busturialdeko ordezkariak eta Durangaldeko bestsolari gazteak igoko dira. Hurrengo sailkapen saioa martiaren 14an jokatuko da, Igorren (Enkarterri-Ezkerraldea-Arratia) eta hurrengo egunean, Sopelan egingo da hirugarren saioa (Uribe Kosta-Hego Uribe). Lea Artibai eta Uribe Butroe taldetako ordezkariek aurrez aurre ikusiko dira Markina-Xemeinen, hilaren 21ean.

Finalaurrekoek Zallan eta Durangon jokatuko dabez, 24an eta 28an, hurrenez hurren, eta final handia 31n, Bilboko BBK Salan. «Talde bakoitzeko sei bertsolariak bi multzotan banatuko dira bertsotan egiteko, adinaren arabera: lehen taldean 18 urte artekoak, eta bigarrenean 18tik 24 urtera artekoak», azaldu dabe. Bigarren urtez jarraian, epaileak eta gai-jartzaileak be bertsolaritza-munduko gazteak izango dira.

BBK-k antolaturiko txapelketa honek Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eta Ikastolen Elkartearen laguntza be badauka. Sariketa 1992an egin zan lehenengoz, Euskal Herriko kulturaren ahozko adierazpenik sustraituenetariko bat gazteen artean sustatzeko helburuaz.

Hasikeran bost talde

«Orduan 35 gaztek parte hartu eben, bost taldetan. Urteek aurrera egin ahala, sariketa haziz eta Bizkaia osora hedatuz joan da», ekarri dabe gogora. Txapelketa honen bitartez, bestalde, «euskara eta euskal kultura bultzatzen jarraitzen dogu, eta aukera emoten deutsagu gazteenei euren buruari erronka jartzeko honelako lehiaketa batean», gaineratu dabe.

Publicidad

Talde izaera indartu eta elkarren arteko hartu-emonak indartu guran, iaz egin zan antzera, aurten be, txapelketako sari nagusia taldeko plan bat izango da. «Dirua barik, finalistek garaikurrak eskuratuko dabez», azaldu dabe. Sari nagusia, baina, sariketan parte hartuko daben gazte guztientzako -bertsolari, gai-jartzaile eta epaile- egun osoko plana izango da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad