Euskal dantzen lau alarde, Arriaga plazan

Emanaldiak uztaileko lehenengo igandean eta hurrengo hiru larunbatetan izango dira, arratsaldeko 19:00etatik

elcorreo.com

Sábado, 2 de julio 2016, 00:05

Bilboko Udaleko Kultura Sailak euskal dantzen lau alarde programatu ditu igande honetarako eta uztailaren 9, 16 eta 23rako (larunbatak), hiriko plazatan eskainiko diren erromeria tradizionalen, dantza alardeen eta kalejiren bitartez euskal folklore herrikoia bultzatzeko xedea duen Dantza Plazetan programaren barruan.

Publicidad

Programa urte osoan zehar Bilboko auzo guztietan gauzatzen den arren, aspalditik, uztailean alardeak eskaintzen dira Arriaga plazan, gure folklorea, bereziki udako hilabeteetan gure hirira bisitan datozen pertsonei hurbiltzeko.

Emanaldiak arratsaldeko 19:00etatik aurrera eskainiko dira, inguru horretan jende gehien ibili ohi den orduekin bat etorriz. Uztaileko alardeak talde hauek eskainiko dituzte: Santutxuko 'Gaztedi dantzari taldeak', Basurtuko 'Beti Jai Alaik', Goi-alde Dantza Taldea (Erandio), eta Castañoseko Salbatzaile dantza taldeak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad