Iristear da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Asteartean hasiko diren kanporaketetan sailkatzen direnek finala jokatuko dute maiatzaren 22an

elcorreo.com

Jueves, 28 de abril 2016, 00:38

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa asteartean hasiko da eta lau kanporaketa jokatuko dira lurraldeko leku desberdinetan. Hortik sailkatzen direnek finala jokatuko dute maiatzaren 22an, Getxon, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez. Lehen kanporaketa Getxoko Azebarri kultur elkartean izango da, maiatzaren 3an (17.30ean); bigarrena, Bermeoko Eleizalde ikastolan, maiatzaren 4an (15.00etan); hirugarrena, Deustuko Berbaizu euskara elkartean, maiatzaren 5ean (17.00etan); eta laugarrena Elorrioko Txintxirri ikastolan, maiatzaren 6an (15.00etan).

Publicidad

Bertsolariek kanporaketetako saioetan egin beharko dituzten ariketak hurrengoak izango dira: berba bati bertsoa, gehienez hamarreko handian; lau oinak emanda, bertso bat; eta ofiziotan bina bertso, zortziko handian. Aurrera egiten duten bertsolariek, beste ariketa bi egin beharko dituzte: ofiziotan bina bertso, zortziko txikian, eta kartzelako lana, bakarka, gai bati bertso bat, gehienez hamarreko handian.

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala Getxoko Fadura kiroldegian jokatuko da aurten. Maiatzaren 22an izango da, eta egun osoko egitaraua dago prest. Goizean idatzizko txapelketa egingo da lehenengo, eta ostean bat bateko finala jokatuko dute finalera sailkatu diren bertsolariek. Eguerdian bertan bazkaltzeko aukera egongo da, eta bazkalostean bertso eskolen tartea izango da. Arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarri Faseko kanporaketa jokatuko da, Faduran bertan. Egun horretarako bazkarirako txartelak eta kamisetak webgunean daude eskuragarri.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad