Urgente Muere un vizcaíno de 38 años y varios familiares resultan heridos en un accidente de tráfico en Huesca
Isidro Elezgarai.

Isidro Elezgarai, UNICEFeko presidente berria

«Poz handiarekin hartzen dut nire gain haurren eskubideak defendatzea ahalbidetuko didan erantzukizun hau», adierazi du Laboral Kutxako komunikabideekiko harremanetarako zuzendari ohiak

elcorreo.com

Martes, 2 de febrero 2016, 00:09

Isidro Elezgarai bilbotarra UNICEF Euskadiko Batzordeko presidente berria da urtarrilaren 19tik. 35 urtean zehar Laboral Kutxako komunikabideekiko harremanetarako izandako zuzendariak Carlos Epalza ordezkatuko du GKEan.

Publicidad

Elezgaraik 2015eko azaroaren 13an Bihotza Sari Berezia jaso zuen komunikabideen aldetik, ekimen sozialetan modu aktiboan beti izan duen partaidetzagatik. Aurrerantzean, UNICEF Euskadiko Batzordeko presidentetza hartuko du bere gain, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan munduko haur guztien eskubideak defendatu eta sustatzeko lanean.

«Poz handiarekin hartzen dut nire gain haurren eskubideak defendatzea ahalbidetuko didan erantzukizun hau. UNICEFen egiten dugun lana gure komunitateko pertsona bakoitzari hurbiltzea izango dut helburu. Nire desioa euskal gizarteari gertutasuna da, balioak eta esperantza helaraztea, gugandik gertu dauden haurren alde lan eginez baita, gure misioak dioen moduan, munduko haur ahulenen alde ere», adierazi du.

2009ko amaieratik egin du lan Carlos Epalzak UNICEFen, eta erakundeak «izan duen konpromisoa eta umeen alde egindako guztia» eskertu dio.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad