Aldaketak tren, tranbia eta funikular zerbitzuetan
Ostegunean eta ostiralean izango diren aldaketei buruzko informazioa geltokietan, geralekuetan eta Euskotreneko webgunean izango da
elcorreo.com
Jueves, 31 de diciembre 2015, 01:14
Euskotren sozietate publikoak aldaketa batzuk sartuko ditu trenbideko, tranbiako eta funikularreko zerbitzuetan ostegun eta ostiral honetan, Gabon zahar gaueko eta Urteberri eguneko ospakizunak direla eta.
Publicidad
Zehazki, trenari dagokionez, Lasarte-Hendaia, Bilbo-Donostia, Bilbo-Bermeo eta Txorierri lineatan eta Usansoloko tren-bus zerbitzuan izango dira aldaketak, bai eta Zamudioko Parke Teknologikoko tren-bus zerbitzuan ere. Gainera, aldaketak izango dira Larreinetako funikularraren zerbitzuan eta Bilboko eta Gasteizko tranbietan.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión