Zure zaletasunez euskaraz gozatu nahi duzu? Eman izena Mintzapraktikan
Euskal Herrian zehar asko dira horrela sortu diren taldeak: kakorratz taldeak, eskalada taldeak, bizikleta taldeak, mendi taldeak, boxeo taldeak
Urte berriaren hasierarekin batera, euskara praktikatzeko Mintzapraktika egitasmoan izena emateko epea ireki dute berriz udalerri askotan. Jakina denez, irailetik talde ugari daude martxan, eta, orain, hiru hamarkaden langa gainditu duen proiektuak talde berriak sortzeko eta zaletasun berriak proposatzeko aukera ekarri digu. Informazio guztia eskuragarri dago hemen.
Publicidad
Taupa Euskaltzaleen Mugimenduko iturriek jakinarazi dutenez, Mintzapraktrika egitasmoak «euskara praktikatzeko espazioak eskaintzen ditu zenbait helbururekin, besteak beste, parte hartzaileak euskararen erabileran trebatzeko, galdutako ohitura berreskuratzeko edota euskarazko harreman berriak egiteko. Ondorioz, ekimenak hiztun berriak gizarteratzen ditu, euskararen erabileran eragiten du eta euskara zaletasun bilakatzen du».
Helburu horrekin, bere arduradunek mintzapraktika eta zaletasun ezberdinen uztarketa sustatu dute urteak aurrera egin ahala, eta Euskal Herrian zehar asko dira horrela sortu diren taldeak: eskalada, mendi, bizikleta eta boxeo taldeak, kakorratzekoak...
Hain zuzen ere, ikasturte honetan, 'Eta euskaraz egiten badugu?' lelopean abiatutako kanpainan, zaletasunen inguruko taldeak sortzeko deia egin zen, eta dei horri erantzunez, hainbat dira herri ezberdinetan martxan jarritakoak.
Beraz, talde berriak sortu eta zaletasun berriak proposatu nahi badituzu, anima zaitez Taupa Euskaltzaleen mugimenduan izena ematera. Aukera ezin hobea da zure intereseko gaiak euskaraz lantzeko.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión