Zientzialari suediarrek duela milioi bat urteko mamuten DNA berreskuratu dute
Aurkikuntzak Nature aldizkari zientifikoan plazaratu dira
UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 22 de febrero 2021, 21:43
Zientzialari suediarrek duela milioi bat urteko mamuten DNA berreskuratu dute. Izan ere, Estokolmoko (Suedia) Paleogenetika Zentroko aztertzaile talde batek gidatutako ikerketak duela 1,2 milioi urteko mamut hondarren DNA sekuentziatzea lortu du.
Publicidad
Azterketa honen bidez, Ipar Amerikan azken izotz aroan bizi izan zen 'mamut kolombinoa'ren DNA (Mammuthus primigenius) berreskuratu dute. Horrez gain, azterketak mamutak klima hotzera noiz eta nola egokitu ziren zehaztu du. Aurkikuntzak Nature aldizkari zientifikoan plazaratu dira.
Ikertzaile taldeak permafrost siberiarraren azpian lurperatutako 0,7 eta 1,2 milioi urte bitarteko 3 mamuten hortzetatik berreskuratutako DNAri esker, aspaldiko hiru mamuten genomak aztertzea ahalbidetu du. Hauxe miloi bat urte aurkezten duten laginetatik DNA sekuntziatu den historiako lehendabiziko aldia izan da.
Hiru mamutetako bik milioi bat urte baino gehiago zituzten, eta, besteak, berriz, 700.000 urte inguru. Aurreko azterketa guztiek garai hartan Siberian mamut mota bat besterik ez zegoela nabarmentzen zuten, 'estepako mamut' izenarekin ezaguna zena. Dena den, DNA analisi berri hauek nabarmendu dutenez, gutxienez bertan bi mamut mota zeudela diote: 'Adycha mamuta' eta 'Krestovka mamuta'.
Ikertzaileek adierazi dutenez, 'Krestovka' leinukoak ziren mamutak izan ziren duela 1,5 milioi urte Ipar Amerikara joan zirenak. Gainera, analisien arabera, Ipar Amerikan bizi izan zen 'mamut kolombinoa' hibrido bat zen. Euren esanetan, «bere genomaren erdia, gutxi gorabehera, Krestovka leinutik etorri zen, eta beste erdia mamut lanudotik».
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión