'Vascos por el Mundo' saioak bere 100. bidaia Islandian ospatuko du
'VXM' saioak kamiseten eta katiluen zozketa antolatu du sare sozialetan
Zurekin
Miércoles, 18 de noviembre 2020, 21:03
'Vascos por el Mundo' saioak 100. bidaia egingo du ostegun honetan. Guztira, munduko toki berriak ezagutzen milioi bat kilometro inguru egin ditu jada. Data berezi hau ospatzeko, bidaia ederra prestatu dute ETB2ko saioan: Islandia, izotzaren eta suaren lurraldea. Gainera, 'VxM'ko lantaldeak kamiseta eta katiluen zozketa antolatu du sare sozialetan
Publicidad
Nolakoa izango da ostegun honetako saioa? Roberto Vazquez kazetariak eta Jorge Torres kamerariak Islandia zeharkatuko dute Orats, Rebeca, Jaizkibel eta Eder euskaldunen eskutik. Elkarrekin abentura ahaztezinean murgilduko dira, eta sumendiak, glaziarrak, labar izugarriak, glaziar aintzirak, laba zelaiak, hondar beltzezko hondartzak, basaltozko zutabez osatutako kobazuloak eta altxor gehiago ikusiko dituzte.
Alde batetik, Reykjavik, Islandiako hiriburua, eta bikingoen tradizioek ondutako herrialde bateko heroiak ezagutuko dituzte. Ondoren, Islandiako Kursaalean, hiriko eraikinik altueneko behatokira igoko dira, eta bertan famatua den jaki bat dastatzeko aukera izango dute: bakailao lehorra.
Bestalde, Urrezko Zirkuluan barrena ere ibiliko dira, inguruko ur-jauziak, geiserrak eta ur termalak ezagutzeko. Reykjarnes penintsulan, aldiz, kostaldeko itsaslabarrak, Gunnhuverreko fumarola erraldoiak eta edozein unetan erupzioa izan lezakeen sumendi bat ezagutuko dituzte.
Jokulsarlon, Skaftafell, Fjalljokull eta Reynisfjara bisitatuz, Islandia basatienean ere murgilduko dira. Iceberg, glaziar, olatu erraldoi, amildegi zorabiagarri eta izotzezko kobazulo ugari dituzten lekuetan ibiltzeko aukera izango dute. Horiek guztiek lurralde oso berezia bihurtzen dute Islandia.
Publicidad
Ostegunero legez, 'Vascos por el Mundo' saioko taldeak lurralde berriak bisitatzen jarraituko du Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunen eskutik. 22.30etik aurrera izaten da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en. Bidaiaren bat galduz gero, EITB Nahieran atarian dago noiznahi eta nonahi ikusteko aukera.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión