Sormen bekak euskarazko sormena sustatu eta sortzaile berriei erraztasunak eman nahi dizkie
Proposamenak Durangoko Arte eta Historia Museoan edota bere inguruan egiteko esku hartzeak izan beharko dira
Jan Echevarría
Miércoles, 5 de junio 2024, 13:47
Sormen bekak euskarazko sormena sustatzea eta sortzaile berriei euren lana zabaltzeko erraztasunak ematea du helburu. Durangoko Azokan emango dute, eta 2024ko deialdia esku hartze artistikoei zuzendutakoa izango da. Sarituko den proposamena 2025ean Durangoko Arte eta Historia Museoan eskaintzea da helburua.
Publicidad
Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak zazpigarren urtez abiatu dute eta aurkezpenean Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidenteak eta Paule Sanchez Durangoko Euskara zinegotziak azaldu dutenez, aurkeztuko diren proposamenak aipatutako museoan edota museo inguruan egiteko esku hartzeak izan beharko dira, horretarako edozein diziplina aintzat hartuta: piktorikoa, eskultorikoa, ikus- entzunezkoa, performatiboa... Gainera, lanak 'Euskara Jendea' izango du gaitzat.
Hamazortzi urtetik gorako sortzaile berriei zuzendutako deialdia da, eta aurkezten duen proiektua bere lehen edo bigarren esku hartze artistikoa izan beharko da. Bere arduradunek azaldu dutenez, taldeka egindako lanak ez dira kontuan hartuko, eta proposamena talde batek aurkezten badu, taldearen lehen edo bigarren esku-hartze artistikoa izan beharko da.
Bekadunak 15.000 euro jasoko ditu, sorkuntza prozesua eta plazaratzea laguntzeko. Dirua proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da. Proiektuak aurkezteko epea irailaren 21eko 18.00etan itxiko da, eta posta elektronikoz bidaliko dira gerediaga@durangokoazoka.eus helbide elektronikora.
Defentsa epaimahaiaren aurrean
Proiektuaren kalitatea, gaitasun berritzailea eta originaltasuna, Durangoko Museoak eskaintzen dituen espazioetara egokitzeko ahalmena, proiektuaren hedatze ahalmena, gaia transmititzeko gaitasuna eta aurrez aurreko proiektuaren defentsa argudiatua izango dira balorazi irizpideak.
Publicidad
Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu, eta egileek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 59. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da, hautatuak urtebeteko epea izango du proposamena burutzeko eta 60. Durangoko Azokan erakutsiko du emaitza (2025ean).
Aurreko sei edizioetan, literatura, musika, ikus-entzunezko, proiektu digitalak, arte eszenikoa eta familia transmisioan eragiteko proposamenak saritu ziren. Zehazki, 2018an, ATOPIArpg euskarazko rol jokoa (literatura); 2019an, Kai Nakai, Iratxe Agileraren lehenengo lana (musika); 2020an, 'Bañolet' lau ataletako telesaila (ikus-entzunezkoa); 2021ean, Ibai Azpururen 'Barraka' bideojokoa; 2022an, Jon Ander Urrestiren 'Eukalyptus' antzezlana (arte eszenikoak); 2023an Marramiau Sorkuntza Taldearen 'Argizagi, Zubiak adiskidetasunerantz' (aurten 59. Durangoko Azokan estreinatuko da Saguganbaran).
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión