Sopelako gazteek neurria hartuko diote errimaka hitz egiteari

Zipiriñe ikastetxean eta Ander Deuna ikastolan bertso eskolak eskainiko dizkiete aurten eta hurrengo kurtsoan bertoko ikasleei

Sábado, 31 de octubre 2020, 22:52

Beste 'hizkuntza' batean arituko dira Sopelako gazteak hemendik aurrera. Ez larritu doinu melodiko batekin hitz egiten badizute, eta errimak behin eta berriz ematen badira elkarrizketan. Normalena izango da. Eta, akaso, amaieran ziria ere sartuko dizute, argi izan dezazun aurretik. Edo mezu ironiko bat, baita laudorioak. Bertsotan ari dira. Eta kostaldeko udalerri honetan bertsolarien harrobia indartuko dute.

Publicidad

Zipiriñe ikastetxean eta Ander Deuna ikastolan bertso eskolak antolatuko dituzte bertoko ikasleei zuzenduta, aurten eta hurrengo kurtsoan. Udalak 22.835 euro bideratu ditu programa honetara. Helburua argi dago: bertsotan egiten irakastea. Baina, errimen atzean beste xede bat ere dago, eta hori eskatuko zaio Bizkaiko Bertsozale Elkarteari. Izan ere, honakoa izango da proiektuaren giltza hartuko duena.

Ez dira berriak zortziko txikiak zein hamarreko handiak irakasten. Elkarte honek 1985. urtetik lan honetan murgilduta dago. Egun, orotara 28.500 bat haur eta gaztetxo ari dira horretan euren eskutik. 463 ikastetxeetan zehar zabaltzen dute bertsozaletasunaren sarea, 50 irakasleen eskutik. Beraiek arduratuko dira Lehen Hezkuntzako gazteen artean bertsozaletasuna pizteaz.

Profesional horiek beste ezaugarri batzuk ere landu beharko dituzte. Emakumearen papera kontutan hartu beharko dute irakasterako orduan, genero ikuspuntu batetik. Estereotipoak ezabatzeko konpromisoa hartzen dute, berdintasunari garrantzia osoa emanez. Gauza berdina gertatzen da ezgaitasunen bat duten pertsonekin, horien kontrako jarrerarik ezingo dute izan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad