'Solitaire', bizitzako pasarteak fikzioaren kaparekin janzten duen obra
Pabellón 6 aretoak larunbat eta igande honetan Bea Insak zuzendutako lana hartuko du, Marta Urcelay protagonistaren paperean agertuko dena
Sexua, drogak eta amodiozko betetako istorioak. Diruaren premian, idazlea den protagonistak fikzioari erreparatzen dio egoera horretatik irteteko, esku artean duen giltza bakarra hori baita. Hurrengo trena hartzeko beharra dauka, baina billetea ordaintzeko ez du behar beste diru. Ihesean dagoelarik, presaka, kontakizun horiei bizitza ematea erabakitzen du, ingurukoen arreta harrapatzeko asmoz eta, horien trukean, behar duen dirua eskuratzeko esperoan.
Publicidad
Istorio guzti horiek berezitasun bat dute, denek berdina: bere benetako bizitzako pasarteak direla, pairatu dituen kapitulu beltzen errepresentazioa. Protagonista zeharo biluztu egiten da, bere bizipenak fikzioaren kaparekin estaliz. Horrela aurkezten zaigu 'Solitaire', errealitatea eta fikzioa nahasten duen antzezlana, komediarako tartea ere uzten duena. Larunbat honetan (20.00etan) Bilboko Pabellón 6 aretoan estreinatuko da eta horri bigarren emanaldi batek jarraituko dio igandean, 19.00etan hasiera emango zaiona.
Bea Insaren zuzedaritzapean, Marta Urcelayk protagonistaren paperean jarriko da, honek bizitzan pairatu dituen pasarte ilunak taula gainera ekarriz. Ángel Mirouk sortutako lan honetan ikusleak Estatu Batuetako 1940ko hamarraldira bidaiatuko du. Egun, garai hartako filma bat ikusten egongo balira bezala sentituko dira ikusleak, izan ere eszenatokia eta janzkerak zuri-beltzak izango dira.
Publikoa, obraren partaide
Ez da oihalik igoko hasiera emateko, hori zeharo ezberdina izango da. Taula gainean sortuko den gela baten lau paretetatik bat suntsituko da. Hain justu, publikoaren aurrean dagoen hori. Era honetan, ikusleak obran kontatzen diren pasarteen partaide izatea bilatzen dute, aktoreen eta eserlekuen arteko bi espazioak banatzen dituen irudizko barrera hori apurtuz.
Momentu horretatik aurrera, protagonistaren bizitzan bidaiatuko dute ikusleek. Idazlea, ama, amantea, aita… hainbat paperetan agertuko da taula gainean sortuko diren eszenario ezberdinetan, logela batean, tabernan eta zineman, besteak beste. Bakoitzean, iraganera salto bat egingo dute Urcelayren eskutik, protagonistaren bizitzako pasarteak fikziozko istorioak bezala aurkezteaz arduratuko dena. Helburua beharrezkoa duen dirua lortzea da, bizitzako hurrengo pasartera eramango duen trena hartzeko.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión