Entretenimenduaren bila hasi nintzen Aitanaren dokumental berria ikusten eta beldurrezko filmarekin egin dut topo. Otsailaren amaieran Netflixera heldu zen 'Metamorfosis'. Sei ataletan Chloe Wallace zuzendari gazteak artistaren bizitza islatzen du, batez ere, eszenatokitik kanpo dagoenean. Eta dibertsioa ikusi beharrean, antsietatea aurkitu dut.
Publicidad
Dokumentalean agertzen den neska behin eta berriro besarkatu nahi dut. Gertatzen ari zaionagatik eskerrak ematen ditu momentu oro, baina arrakastaren alde iluna ere ikusten dugu etengabe. Produktoreak, managerra (orain manager ohia), proiektuaren zuzendari orokorra... baita bere aita ere. «Oraindik ez duzu 'superhit' bat konposatu», aurpegiratzen dio bere aitak bideo-dei batean.
Bilera batzuk agertzen dira dokumentalean. «Mexikora joan behar duzu urrian, zure karrerarako ezinbestekoa da», esaten dio Narcis Rebollok. Berak etengabe azpimarratzen du biraren atal horri ez ziola baietza eman. Bost axola. Berriro esaten diote egin behar duela. Berak konposatu eta deskantzatu nahi (eta behar) du. Atsedena baino ez du eskatzen, baina badirudi ez dutela entzuten.
Duela egun gutxi batzuk jakin genuen Aitanak depresioa daukala. Eta dokumentala ikusita, normala iruditzen zait. Sei kapituluetan arrazoiak baino ez dira aurkitzen. Nolabait, ikusleak ere antsietatea sentitzen du eta abeslearen taldeak etsaiaren papera interpretatzen du.
Osasun mentala 'hain modan' dagoen garaian, harrigarria da ikustea modako artistaren ongizatea alde batera uzten duen taldea. Musikaren industrian babesa ezinbestekoa da.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión