Paskual Rekalde euskaltzainak Amaiurko toponimia aztertuko du larunbateko bere sarrera hitzaldian
Hiru gai nagusi landuko ditu Rekaldek: euskara batua eta mintzamoldeak; Baztango hitzen ekarpena Euskaltzaindiaren Hiztegiari; eta Amaiur udalerriko toki-izenak, etxe-izenak edota pertsona-izenak
UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 19 de mayo 2022, 19:28
Paskual Rekalde euskaltzainak Amaiurko toponimia aztertuko du larunbateko bere sarrera hitzaldian, maiatzaren 21ean. Izan ere, 2020ko uztailaren 17an izendatu zuen Euskararen Akademia Ofizialak euskaltzain hizkuntzalari nafarra.
Publicidad
Hala, Akademiaren barne-arauei jaramon eginez, sarrera-hitzaldia egitea dagokio euskaltzainari. Aipatu bezala, larunbat honetan izango da hauxe Amaiurko herriko plazan. Ekitaldi instituzionala hamabietan abiatuko da, Elizondon ospatuko den hamarretako osoko bilkuraren ondoren ospatuko dena.
Bertan Rekaldez gain, Andres Urrutia euskaltzainburua, Ixabel Aleman Amaiurreko alkatea eta Joseba Otondo Baztango alkatea izango dira, bertaratzen direnei ongietorria emango dietelarik. Hurreratzen direnek Mikel Altzuart bertsolari baztandarraren bertsoez nahiz Amaiurren Kantuz abesbatzaren soinuez gozatu ahal izango dute, Lauaxeta olerkariaren 'Amayur gaztelu baltza' abesti ospetsua errezitatuko dutelarik.
Ondoren, Paskual Rekalderen sarrera-hitzaldiaren txanda izango da. Bertan hiru gai nagusi landuko ditu Rekaldek: batetik, euskara batua eta mintzamoldeak; bestetik, Baztango hitzen ekarpena Euskaltzaindiaren Hiztegiari; eta, azkenik, Amaiur udalerriko toki-izenak, etxe-izenak edota pertsona-izenak.
Mintzaldiaren ondoren euskaltzain berriak zin egin beharko dio bere karguari, euskaltzain izateari dagozkion eginkizunak zintzo eta leialki beteko dituela nabarmenduko duelarik. Azkenik, euskaltzain osoaren domina, diploma eta ikurra jasoko ditu Rekaldek Andres Urrutia euskaltzainburuak ahalbidetuko dizikiolarik.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión