La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
AEK

Mintzalagun egitasmoa lehen aldiz egingo da Ipar Euskal Herrian

AEKren Praktikatu zerbitzuaren barruan kokatzen da. Donibane Lohizunen, Urruñan eta Ziburun eskainiko dute

Zurekin

Jueves, 14 de septiembre 2023

AEKren Praktikatu zerbitzuak lehenbiziko aldiz jarriko du martxan Mintzalagun egitasmoa Ipar Euskal Herrian, mintzalagun taldeak antolatuko baitira Donibane Lohizunen, Urruñan eta Ziburun. Noizbait lehen aldia izan behar du, ezta? Hain zuzen, AEK-k jakinarazi duenez, 'Praktikatu euskaraz gurekin, erraza da' lelopean, urriko lehen egunetan hasiko dira elkartzen berbalagunak, mintzakideak eta mintzalagunak 95 herritan, eta ikasturteko berritasun nagusia da lehen aldiz egitea Ipar Euskal Herrian.

Publicidad

Parte hartzea erraza da: hemen izena eman besterik ez da egin behar, eta ondoren, herriko dinamizatzaileak dauden aukeren berri eman eta bakoitzari ondo datorkion taldea eskainiko du. Mintzapraktika egiteaz gain, lagun berriak egiteko aukera ere izango da.

Beti bezala, AEKren Praktikatu zerbitzuak euskarazko aisialdia sustatzen jarraituko du ekintza osagarrien bidez; joan den ikasturtean, esaterako, 350 ekintza baino gehiago antolatu ziren, besteak beste, tailerrak, irteerak, mintzodromoak, asteburuko egonaldiak edota udako ibiltaria.

Gainera, hitanoa lantzeko Hiketalagun proiektuak aurrera jarraituko du, elkarri hika hitz egiteko talde berrien sorrera sustatuta. Familientzako Gurasolagun taldeetan ere segituko dute jolasak, txangoak eta tailerrak egiten, helduek eta haurrek elkarrekin euskaraz aritzeko aukera izan dezaten. Azaroan sareko taldeak ere abiatuko dira. Parte hartzea doakoa da, eta kide guztiek deskontuak eta sariak eskura ditzakete.

Gogoratu behar da AEKn hainbat modu daudela euskara ikasteko: aurrez aurreko taldeak, autoikaskuntza edo eredu konbinatua, aurreko biak uztartuta.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad